[itzul] gudua / Gudua

Joxemi Hernandez joxemiher a bildua euskalnet.net
As, Abu 23, 09:41:45, CEST 2022


Eskerrik asko, Alfontso, gai labainkorrei ere heltzeagatik. Oso kontuan hartzekoa iruditzen zait zati hau:

"EuskaltzaindiarenHiztegia(EH) erreferentzia ona da, baina adibide batean (…) agertzen dena ezin dugu legetzat hartu (baina bai zalantzaegiteko gaitzat). Euskaltzaindiak arautu gabeko gaietan, EHko adibideak (denakerrealak dira) ez dira sistematikoki molde bakar batera ekarri, normala denbezala, Euskaltzaindiak erabakiak hartu arte."


Ea Euskaltzaindiak laster kaleratzen dituen ortotipografiari buruzko arauak. Bien bitartean, ikasmaterialgintzan dihardugunok galdetzen jarraituko dugu.



Ondo segi!

----- Mensaje original -----
De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Fecha: Lunes, 22 de Agosto de 2022, 9:25 pm
Asunto: Re: [itzul] gudua / Gudua
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>


> Badakigu letra larrien erabilera ez dagoela arautua. Beraz, galderari ezin zaio erantzun erabatekorik eman. Gainera, nazioartekoari begiratzeak ez digu argi handirik egingo. Adibidez, Wikipedian:
> en Battle of Normandy; es batalla de Normandía; fr bataille de Normandie; pt Batalha da Normandia; caBatalla de Normandia.


> Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH) erreferentzia ona da, baina adibide batean (eta behin bakarrik, EH osoan ez baitago <Xko gudu / Xko bataila> ageri den beste adibiderik edo definiziorik) agertzen dena ezin dugu legetzat hartu (baina bai zalantza egiteko gaitzat). Euskaltzaindiak arautu gabeko gaietan, EHko adibideak (denak errealak dira) ez dira sistematikoki molde bakar batera ekarri, normala den bezala, Euskaltzaindiak erabakiak hartu arte. Aldiz, erabilera sistematikoa dela ikusiz gero, pentsa liteke atzean erabaki bat dagoela; adibidez "Espainiako Gerra Zibila" sistematikoki erabili da EHn (frankismo,gako-hitz, gerra zibil, gudari, maki, bou sarreretan).


> EIMAren Letra larriak lanaren proposamenak baliatzea egokia da, besterik ezean. Nolanahi ere, badakigu proposamenak baino ez direla.


> Euskaltzaindia ortotipografia lantzen hasi da, eta dagoeneko badira zenbait emaitza hori lantzen ari den batzordean. Eta Osoko Bilkurara ere hasi dira iristen araugai-proposamenak. Espero behar dugu luze baino lehen kaleratzea ortotipografiako lehen arauak (ortotipografian, dena dela, "araua" ezin da beti izan ortografian bezain zehatz eta bete beharreko, partez estiloari ere baitagokio). Letra larrien eta xeheen erabilera, berriz, batzordean lantzen ari da orain eta, aski gai potoloa denez eta azpiatal asko dituenez, hilabete batzuk beharko dira oraindik Osoko Bilkurara iristeko. Han aztertuko dira gerren/gerlen eta guduen/batailen izenetan nola erabili letra xeheak.


> Emaitza horren zain egon beharko dugu. Nik, bitartean, nire iritzia emango dut:


> Gertaera historikoen multzoan sartzen dira gerrak eta guduak, eta gerra edo gudu atal generiko batez eta atal espezifiko batez izendatu ohi dira.


> Gerren eta guduen izenen tipologia askotarikoa da (izena + izenondoa, hitz-elkartea, izenlaguna + izena...) eta hori kontuan hartu behar da, ezinbestean, adierazpen izendatzailean letra larriak nola erabili zehazteko, den-denak ez baitira, nire ustez, berdin tratatzekoak. Nolanahi ere, adierazpen-tiporik ugarienetakoa <IZENLAGUNA + IZENA> moldea da, eta, haren barnean, <NONGO GERRA/GUDUA> moldea. Oso gardena da: leku-izen bat eta izen generikoa.


> Kasu horretan, gure bi auzo-erdarek berdin jokatzen dute, zorionez: gerra eta gudu generikoa letra xehez idaztea gomendatzen dute hala frantsesez (la bataille d'Angleterre, la bataille des Plaines d'Abraham) nola gaztelaniaz arauemaileek (la batalla de las Termópilas, la batalla de SanQuintín, la batalla de Ayacucho). Horregatik, uste dut komeni zaigula euskaraz ere bide horretatik joatea, bide horretan ibiltzen ohituta baikaude euskaldunok gaztelaniaz edo frantsesez idaztean eta irakurtzean eta ez baitirudi bestera jokatzeko arrazoi sendo-sendorik dagoenik. Horrenbestez, Normandiako gudua/bataila, Normandiako lehorreratzea egingo nuke. Baina nire iritzia baino ez da.







> Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak (2022 abu. 22, al. (10:56)):

> Kaixo
> Historiako liburu bat itzultzen ari gara eta zalantzan gabiltza. Zein da idazkera zuzena, Normandiako Gudua ala Normandiako gudua?
> EIMAren Letra larriak lanaren arabera, Normandiako Gudua behar du, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak adibide hau dakar: Bi mila soldadu ingururen gorpuak gudu zelai gorrituan geratu ziren arren, historiak dio Oriamendiko guduak ez zuela garrantzi handirik izan Lehen Karlistaldiaren azken emaitzan.



> Eskerrik asko aldez aurretik




> --




> Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia




> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217


> a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus










> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-> POLITIKA



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220823/6e2ed5a7/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago