[itzul] emergente (arte/artistas)

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Or, Abe 9, 13:05:09, CET 2022


Egun on denoi:

Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak. Oraindik
dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
"hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.

Euskaltermek
<https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
"gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat.  Elhuyar
hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan da
euskaraz. Proposamenik?

Adib.

"*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221209/7601e778/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago