[itzul] emergente (arte/artistas)

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Abe 9, 13:27:18, CET 2022


Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da
lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa emergenteak,
teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate emergenteak*)

Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):

> Egun on denoi:
>
> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak. Oraindik
> dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>
> Euskaltermek
> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat.  Elhuyar
> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan da
> euskaraz. Proposamenik?
>
> Adib.
>
> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221209/f70cceb7/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago