[itzul] emergente (arte/artistas)

Nekane Gonzalez nekane.gonzalez a bildua emun.eus
Or, Abe 9, 13:34:13, CET 2022


Kaixo.

Zehazkik jasotzen dituen proposamena:

*emergente 1 **adj* azaleratzen den.

*2 *agertzen den.

• *industria emergente,* goraka ari den industria.

Nik neuk *goraka ari den industria* erabili izan dut *industria
emergenteren* aurretik, baina egia da askotan erabili behar bada, luzeegi
jo dezakeela.

Ondo ibili!

[image: eraldaketan] <https://www.eraldaketan.eus>
[image: alt_text]


[image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
Nekane Gonzalez Gerriko
Itzultzailea

943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus

Uriburu 9, behea
20500 Arrasate
www.emun.eus

[image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
<https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
------------------------------
LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:27)):

> Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
> Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da
> lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
> emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
> hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa emergenteak,
> teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate emergenteak*)
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
>
>> Egun on denoi:
>>
>> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak.
>> Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
>> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
>> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
>> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
>> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>>
>> Euskaltermek
>> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
>> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
>> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat.  Elhuyar
>> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
>> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
>> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan da
>> euskaraz. Proposamenik?
>>
>> Adib.
>>
>> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221209/7a702dff/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago