[itzul] emergente (arte/artistas)
ainara maya
ainaramaya a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 11:56:26, CET 2022
"agertzen ari diren artistak" ? "ageri" aditza hobeki ikusten "etorri"
baino...
baina ez dakit...
Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2022 abe. 12, al. (11:35)):
> Hitz bihurri (malapartatu) honetara itzuliz, nola ikusten duzue "*datorren/datozen
> artea/artistak*"? Erabilera aldetik, arrisku bat duela dirudi,
> izenlagunak aurretik duen elementuarekin lotura semantiko bat sor bailezake
> koma jartzen ez bada ("herrian datorren artea erakutsi zuten").
> Izen-sintagmaren hasiera ondo mugatzen bada ondo funtziona dezake.
>
> Iñaki
>
> Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
> (2022 abe. 9, or. (13:34)):
>
>> Kaixo.
>>
>> Zehazkik jasotzen dituen proposamena:
>>
>> *emergente 1 **adj* azaleratzen den.
>>
>> *2 *agertzen den.
>>
>> • *industria emergente,* goraka ari den industria.
>>
>> Nik neuk *goraka ari den industria* erabili izan dut *industria
>> emergenteren* aurretik, baina egia da askotan erabili behar bada,
>> luzeegi jo dezakeela.
>>
>> Ondo ibili!
>>
>> [image: eraldaketan] <https://www.eraldaketan.eus>
>> [image: alt_text]
>>
>>
>> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
>> Nekane Gonzalez Gerriko
>> Itzultzailea
>>
>> 943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus
>>
>> Uriburu 9, behea
>> 20500 Arrasate
>> www.emun.eus
>>
>> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
>> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
>> YOUTUBE]
>> <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
>> ------------------------------
>> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>>
>> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:27)):
>>
>>> Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
>>> Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da
>>> lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
>>> emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
>>> hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa emergenteak,
>>> teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate emergenteak*)
>>>
>>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
>>>
>>>> Egun on denoi:
>>>>
>>>> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak.
>>>> Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
>>>> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
>>>> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
>>>> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
>>>> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>>>>
>>>> Euskaltermek
>>>> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
>>>> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
>>>> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat. Elhuyar
>>>> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
>>>> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
>>>> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan da
>>>> euskaraz. Proposamenik?
>>>>
>>>> Adib.
>>>>
>>>> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
>>> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
>>> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
>>> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
>>> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
>>> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
>>> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
>>> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>>>
>>
--
*AINARA MAIA URROZ*
*Eliza karrika 10, 5. ezker*
*20302 Irun, Gipuzkoa*
*Basque Country*
*Tel.: 0034 655742924*
*Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite
duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik,
beti itxarongo du gizona emakumeak...*
*Dena eman behar zaio aske den maitasunari*
*"Xorino kantharia" olerkari ameslaria*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221212/662ed700/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago