[itzul] emergente (arte/artistas)
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 17:14:36, CET 2022
goraka ari den industria ikusirik, goranzko industria otu zait. DIONISIO
AMUNDARAIN
El lun, 12 dic 2022 a las 15:53, Estela Ilarraz (<esilarraz a bildua gmail.com>)
escribió:
> Ta sortu berriak, berriak... ?
>
> El lun., 12 dic. 2022 12:20, ainara maya <ainaramaya a bildua gmail.com> escribió:
>
>> "agertzen ari diren artistak" ? "ageri" aditza hobeki ikusten "etorri"
>> baino...
>> baina ez dakit...
>>
>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2022 abe. 12, al. (11:35)):
>>
>>> Hitz bihurri (malapartatu) honetara itzuliz, nola ikusten duzue "*datorren/datozen
>>> artea/artistak*"? Erabilera aldetik, arrisku bat duela dirudi,
>>> izenlagunak aurretik duen elementuarekin lotura semantiko bat sor bailezake
>>> koma jartzen ez bada ("herrian datorren artea erakutsi zuten").
>>> Izen-sintagmaren hasiera ondo mugatzen bada ondo funtziona dezake.
>>>
>>> Iñaki
>>>
>>> Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
>>> (2022 abe. 9, or. (13:34)):
>>>
>>>> Kaixo.
>>>>
>>>> Zehazkik jasotzen dituen proposamena:
>>>>
>>>> *emergente 1 **adj* azaleratzen den.
>>>>
>>>> *2 *agertzen den.
>>>>
>>>> • *industria emergente,* goraka ari den industria.
>>>>
>>>> Nik neuk *goraka ari den industria* erabili izan dut *industria
>>>> emergenteren* aurretik, baina egia da askotan erabili behar bada,
>>>> luzeegi jo dezakeela.
>>>>
>>>> Ondo ibili!
>>>>
>>>> [image: eraldaketan] <https://www.eraldaketan.eus>
>>>> [image: alt_text]
>>>>
>>>>
>>>> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
>>>> Nekane Gonzalez Gerriko
>>>> Itzultzailea
>>>>
>>>> 943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus
>>>>
>>>> Uriburu 9, behea
>>>> 20500 Arrasate
>>>> www.emun.eus
>>>>
>>>> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
>>>> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
>>>> YOUTUBE]
>>>> <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
>>>> ------------------------------
>>>> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>>>>
>>>> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:27)):
>>>>
>>>>> Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
>>>>> Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez
>>>>> da lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
>>>>> emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
>>>>> hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa
>>>>> emergenteak, teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate
>>>>> emergenteak*)
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>>>>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
>>>>>
>>>>>> Egun on denoi:
>>>>>>
>>>>>> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak.
>>>>>> Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
>>>>>> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
>>>>>> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
>>>>>> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
>>>>>> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>>>>>>
>>>>>> Euskaltermek
>>>>>> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
>>>>>> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
>>>>>> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat. Elhuyar
>>>>>> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
>>>>>> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
>>>>>> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan
>>>>>> da euskaraz. Proposamenik?
>>>>>>
>>>>>> Adib.
>>>>>>
>>>>>> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>
>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>
>>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>>
>>>>>
>>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>>
>>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>>
>>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>>
>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA
>>>>> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
>>>>> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
>>>>> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>>>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko
>>>>> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen
>>>>> arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin
>>>>> nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
>>>>> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
>>>>> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
>>>>> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>>>>>
>>>>
>>
>> --
>> *AINARA MAIA URROZ*
>> *Eliza karrika 10, 5. ezker*
>> *20302 Irun, Gipuzkoa*
>> *Basque Country*
>> *Tel.: 0034 655742924*
>>
>>
>>
>>
>> *Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite
>> duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik,
>> beti itxarongo du gizona emakumeak...*
>> *Dena eman behar zaio aske den maitasunari*
>>
>> *"Xorino kantharia" olerkari ameslaria*
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221212/a0835df2/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago