[itzul] Anafora kasu bat

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Abe 16, 09:50:18, CET 2022


Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu ditut
zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu argitaratu
batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago, hartara), eta
lankidearekin ere aipatu dut.
Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko
zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta
dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila
natorkizue).

*"Abstentzio kausa izango da:*

*Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila arteko
odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna izatea
interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen bateko
administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko
ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo horiekin
elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."*

Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko luke
izenordain anaforikoak kasu bietan...

Mila esker.




*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221216/990928c8/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago