[itzul] Anafora kasu bat

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Abe 16, 11:37:13, CET 2022


Kaixo, Oskar:

Bai, estandarrerako proposatzen den ereduaren arabera, *haien *eta *haiekin
*erabiliko genuke hor; bigarren gradukoak erabili nahi izanez gero, izen
bat gehitu beharko litzateke aurretik, *aholkulari*, *legezko ordezkari*
eta *mandatariak *biltzen dituen bat (*pertsona*, *profesional*, edo dena
delakoa).

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 abe.
16, or. (11:20)):

> Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu ditut
> zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu argitaratu
> batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago, hartara), eta
> lankidearekin ere aipatu dut.
> Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko
> zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta
> dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila
> natorkizue).
>
> *"Abstentzio kausa izango da:*
>
> *Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila arteko
> odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna izatea
> interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen bateko
> administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko
> ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo horiekin
> elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."*
>
> Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko luke
> izenordain anaforikoak kasu bietan...
>
> Mila esker.
>
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221216/d2b8fb6e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago