[itzul] Anafora kasu bat
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Abe 16, 12:56:31, CET 2022
Mila esker, Alfontso.
Eta egia da, pluralean bigarren gradurako joera hori dagoela...
Ba ondo erauzia zalantza hori, orain.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 abe. 16, or. (12:50)):
> Bai, nik ere esango nuke *haien *eta *haiekin *dagokiela, anafora-jokoan
> erakusleen graduen espezializazio hori baliatu nahi izatera, erreferenteak
> aurreko perpausetako sintagmak direlako eta ez perpaus osoa. Ez dakit
> zergatik gertatzen den, baina behin baino gehiagotan ikusi dut testu
> batzuetan singularrean espezializazio hori baliatuz hirugarren gradua jarri
> duela idazle/itzultzaile batek (*haren*) eta plurala egokitu denean,
> berriz, bigarren gradura (*horien*) jo duela idazle/itzultzaile berak.
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> abe. 16, or. (09:50)):
>
>> Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu
>> ditut zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu
>> argitaratu batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago,
>> hartara), eta lankidearekin ere aipatu dut.
>> Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko
>> zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta
>> dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila
>> natorkizue).
>>
>> *"Abstentzio kausa izango da:*
>>
>> *Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila
>> arteko odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna
>> izatea interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen
>> bateko administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari,
>> legezko ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo
>> horiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."*
>>
>> Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko
>> luke izenordain anaforikoak kasu bietan...
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Leiren, harriz loreak
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221216/d5bd92bb/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago