[itzul] Anafora kasu bat

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Lar, Abe 17, 12:16:40, CET 2022


Hirurok, Alfontso, Amaia, Oskar azaltzen zarete ‘zuzenketaren’ alde, Nik ordea zalantza handia dut. Zalantza baino gehiago, hiztunon / idazleon aukerak murrizteko nahi funts handirik gabe.

 

Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez al dio nahiko argi?:

 

“hau 1 Hitz egiten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hori <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=hori> 1; hura <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=hura> . […] 2 (Izenordain gisa). […] (Hizketaldi batean, aipatu berri den PERTSONA edo GAUZA adierazteko).

 

Hau da, errepikatuko dut: “Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko”. Ez ahoz bakarrik. Eta berdintsu HORI sarreran:

hori1 1 Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. […] 2 (Izenordain gisa). […] (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=hau>  2. 

 

Errepikatuko dut: “Hizketaldi batean, aipatu berri den PERTSONA edo GAUZA adierazteko” (ahoz zein idatziz).

 

HURAren sarreran aldiz:

 

Hura 1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. […] 2 (Izenordain gisa). […] 3 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko).

 

Errepikatuko dut: “Hizketaldi batean, LEHENAGO edo GORAGO AIPATU EZ DIREN, edo LEHENALDIAN edo HALAKO URRUNTASUNA MARKATUZ AIPATU DIREN PERTSONAK EDO GAUZAK ADIERAZTEKO”.

 

Badakit gaur eguneko ‘vox batui’n bestela aldarrikatzen dela. Ez dakit halakoak aldarrikatzen lehena zein izan zen. Juan Garziak agertzen du murrizketa Kalko Okerrak liburuan, Petrirenak birjasotzen duena Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak saioan, baina ez batean, ez bestean aipatzen da beste inolako azterketa filologikorik (gustatuko litzaidake halako erreferentziak inork aipatzea, badirelakoan…).

 

Nire ustea da agian euskararen ahozko garai soiletan arruntagoa zela modu anaforikoan 3. mailako erakusleen erabilera, beti ere nahikoa adibide urrunak aipatuz, jainkoak, aingeruak, Bibliako zeinahi kontu, edo bestelako adibide metaforiko, entzuleak ahoz jasoko zuena. Idatzian, aurreko erreferenteak aipatu berri direnean, bertan daudenean, askoz arruntagoa da erakusle hurbilagoa erabiltzea, edo behintzat beti da idazlearen aukeran distantziak markatzea. Edota bereizketak eginez aipatu berri diren osagai desberdinen artean: “Jon eta Ane etorri ziren. Hau bertan geratu zen, hura ez.”

 

Halakoak dira nire usteak, baina besterena entzuteko prest.

 

 

 

 

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak> 
==================================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoa: 655728290
posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com <mailto:bittorhidalgo1 a bildua gmail.com> 
posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');> 
==================================

 

 

Hemendik: oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> 
Bidaltze-data: 2022(e)ko abenduaren 17(a), larunbata 11:16
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Anafora kasu bat

 

Eskerrik asko, Amaia.

Gauza handia baita era honetako zalantzak behin betiko uxatzea....

Mile esker biei....

 

Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com <mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com> > igorleak hau idatzi zuen (2022 abe. 16, or. 23:36):

Kaixo, Oskar:

 

Bai, estandarrerako proposatzen den ereduaren arabera, haien eta haiekin erabiliko genuke hor; bigarren gradukoak erabili nahi izanez gero, izen bat gehitu beharko litzateke aurretik, aholkulari, legezko ordezkari eta mandatariak biltzen dituen bat (pertsona, profesional, edo dena delakoa).

 

Ongi izan,

 

Amaia

 

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com <mailto:oskar.arana a bildua gmail.com> ) erabiltzaileak (2022 abe. 16, or. (11:20)):

Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu ditut zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu argitaratu batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago, hartara), eta lankidearekin ere aipatu dut. 

Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila natorkizue).

 

"Abstentzio kausa izango da:

Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila arteko odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna izatea interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo horiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."

 

Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko luke izenordain anaforikoak kasu bietan...

 

Mila esker.

 

 

 

 

Oskar Arana Ibabe

  <https://www.google.com/s2/u/0/photos/public/AIbEiAIAAABECJvyg_ORnMG5xAEiC3ZjYXJkX3Bob3RvKigwMGZmMWM0NTc4NGJjNjliNmMzMmRlZGNlZjM2YThiNjQwOWQ3NmM3MAH1X_lNcuLGnsMfqpVt1OCatrILkw> 

Leiren, harriz loreak

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221217/5e74aa47/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221217/5e74aa47/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221217/5e74aa47/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221217/5e74aa47/attachment-0005.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago