[itzul] Biderkatu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Ots 8, 11:48:48, CET 2022


Egun on:

«Zenbaki bat beste batez biderkatu» dakar Elhuyar hiztegiak; beraz, «hiru
lauz biderkatu» (edo «hiru bider lau egin») egiten dugu, ezta?

Patxi Petrirenaren Morfosintaxia lanean ere, forma horixe ageri da (121.
or.):

Biderketen kasuan, esaterako, «biz biderkatu» («2z biderkatu», «biko
kopuruz biderkatu») esan ohi da, baina aski da zenbaki hitza aposizioan
eranstea mugatzailea agertzeko («bi zenbakiaz biderkatu»).

Euskaltzaindiaren Hiztegiak, aldiz, adibide hau dakar: «zazpi laurekin
biderkatu».

Beraz, bi joskerak dira zilegi? *-z biderkatu *eta *-(r)ekin biderkatu*?

Eskerrik asko,

Amaia

<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
Virus-free.
www.avast.com
<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
<#DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220208/6a2ad958/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago