[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Fernando Rey fernando.rey a bildua unavarra.es
Or, Ots 11, 13:43:42, CET 2022


Kontu zaila da, Joseba.

Bi kontu:

- medikuntzan desberdinak dira, bai. "Esterilitatea" haurdun gelditzeko 
ezintasuna da. "Infertilitatea", berriz, ernalketa gertatuta ere 
haurdunaldia bururatzeko ezintasuna.

- halako maila teknikoan, nire ustez, mailegura jotzea beste biderik ez 
dugu baldin eta terminoak bereizi nahi baditugu. Inguruko hizkuntzetan 
ere horrela jokatzen dute nik dakidala (sterility eta infertility).


Euskaltzaindiak mikrobiologiaren beharretarako utzi ditu oraingoz 
"esteril", "esterilizatu" eta "esterilizazio" hitzak, baina...


Fernando Rey






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago