[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Joseba jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Or, Ots 11, 08:50:03, CET 2022


Egun on:

Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y la
infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi termino
horien esanahian, baina euskara hiztegietan *antzutasuna* eta
*ernalezintasuna* erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko *esterilidad*
hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
(Ginekologia) *azpiemankortasun* erabiltzen dute gaztelaniazko
*infertilidad* adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi dudanez,
inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo duzuen galdetu
nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Joseba.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220211/b0c017a0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago