[itzul] Esterilidad eta infertilidad

fernando.rey a bildua unavarra.es fernando.rey a bildua unavarra.es
Or, Ots 11, 15:50:24, CET 2022


Mila esker, Koldo.
Izan liteke, bai.
Nik, halere, problema bat ikusten diot. Infertilidad ez dago lotua
ernalketa faltarekin, baizik eta "haurdunaldia arrakastaz bururatu
ezinarekin" baizik.
Niri ernalezintasun hitza nahasgarria iruditzen zait horretarako.
Dena dela, espezialistek erabaki dezatela.
Ongi izan.
Fernando Rey

El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
> Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
> edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril” itzulita
> ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
> erabil liteke, hizkera espezializatuan.
> Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización”
> esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio. Hortaz,
> “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
> esateko.
>
>
> Koldo Biguri
>
>> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
>> escribió:
>> 
>> Egun on:
>> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y
>> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
>> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
>> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
>> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
>> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
>> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
>> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
>> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
>> Eskerrik asko aldez aurretik.
>> Joseba.
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago