[itzul] Esterilidad eta infertilidad
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Ots 12, 16:56:25, CET 2022
Barkatu baina ez naiz aklaratzen. Orduan,
esterilidad = antzutasun
infertilidad = ernalezintasun
Baina azken honek esan nahi badu ernaldu ondorengo haurdunaldia arrakastaz
burura eraman ezin dela, orduan, ernaltzen ahal du eta ez dago ezintasunik;
nahasgarria suerta daiteke; ez da hala?. Zehatzagoa litzateke esatea *ernaldu
ondorengo ezintasun* perifrastikoa bada ere.
Argitzen ahal duzue kontua faborez?
Mila esker, Bitor (zeladore)
Hau idatzi du Joseba (jepeldebereziartua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
ots. 11, or. (20:13)):
> Ados Fernandoren "buelta" horrekin. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik eta
> asteburu on.
>
> El vie, 11 feb 2022 a las 18:29, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Neu ere Fernandorekin bat, nahiz eta, Interneten ikusitakoagatik,
>> *ernalezintasun* horrek dagoeneko bidea egin duen. Horregatik, liburuan
>> termino horiei buruzko argitasun gehiago ematen ez bada, galdera beste modu
>> batera egin dezakezu, irakurleak ez gehiegi nahasteko edo: Gauza bera al
>> dira ernaldu ezina eta umerik izan/eduki ezina? Zertan bereizten dira?
>> (Agian galdera eta erantzuna da aldi berean, baina tira...).
>>
>> Asteburu ona izan
>>
>> Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2022 ots. 11,
>> or. (16:28)):
>>
>>> Koldo, zure proposamenari buelta emanda, hau hobea izan liteke:
>>> - ernalezintasun, esterilidad
>>> - antzutasun, infertilidad
>>>
>>> Mailegua, betiere, hor dago, batik bat hizkera espezializaturako.
>>>
>>> Fernando
>>>
>>> El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
>>> > Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
>>> > edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril”
>>> itzulita
>>> > ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
>>> > erabil liteke, hizkera espezializatuan.
>>> > Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza
>>> “fertilización”
>>> > esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio.
>>> Hortaz,
>>> > “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
>>> > esateko.
>>> >
>>> >
>>> > Koldo Biguri
>>> >
>>> >> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
>>> >> escribió:
>>> >>
>>> >> Egun on:
>>> >> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y
>>> >> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
>>> >> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
>>> >> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
>>> >> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
>>> >> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
>>> >> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
>>> >> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
>>> >> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
>>> >> Eskerrik asko aldez aurretik.
>>> >> Joseba.
>>> >
>>>
>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220212/eaa8b4ed/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago