[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Joseba jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Or, Ots 11, 19:14:27, CET 2022


Ados Fernandoren "buelta" horrekin. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik eta
asteburu on.

El vie, 11 feb 2022 a las 18:29, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
escribió:

> Neu ere Fernandorekin bat, nahiz eta, Interneten ikusitakoagatik,
> *ernalezintasun* horrek dagoeneko bidea egin duen. Horregatik, liburuan
> termino horiei buruzko argitasun gehiago ematen ez bada, galdera beste modu
> batera egin dezakezu, irakurleak ez gehiegi nahasteko edo: Gauza bera al
> dira ernaldu ezina eta umerik izan/eduki ezina? Zertan bereizten dira?
> (Agian galdera eta erantzuna da aldi berean, baina tira...).
>
> Asteburu ona izan
>
> Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2022 ots. 11,
> or. (16:28)):
>
>> Koldo, zure proposamenari buelta emanda, hau hobea izan liteke:
>> - ernalezintasun, esterilidad
>> - antzutasun, infertilidad
>>
>> Mailegua, betiere, hor dago, batik bat hizkera espezializaturako.
>>
>> Fernando
>>
>> El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
>> > Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
>> > edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril”
>> itzulita
>> > ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
>> > erabil liteke, hizkera espezializatuan.
>> > Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización”
>> > esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio.
>> Hortaz,
>> > “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
>> > esateko.
>> >
>> >
>> > Koldo Biguri
>> >
>> >> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
>> >> escribió:
>> >> 
>> >> Egun on:
>> >> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y
>> >> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
>> >> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
>> >> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
>> >> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
>> >> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
>> >> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
>> >> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
>> >> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
>> >> Eskerrik asko aldez aurretik.
>> >> Joseba.
>> >
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220211/56b3e0f2/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago