[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Ots 14, 10:30:13, CET 2022


Terminologian, gaur egungo joera gero eta errotuagoa da corpusetan begiratzea zer nola ematen den, eta ez, garai batean euskal terminologian egin zen bezala, halako adituen batzorde batek erabakitzea zer nola eman BEHAR den. Batzuetan, gainera, hartzen den erabakiak ez dauka arrazoi etimologikorik, arrazoi praktikoa baizik: adibidez, erabaki zenean terminologia juridikoan hurto = ebasketa eta robo = lapurreta ematea. Kasu honetako bi terminoekin beharbada hori egin beharko litzateke. Jakina, maileguen aukera ere hor dago, baina bi euskal termino egonda, ez dut arrazoirik ikusten horietako bakoitza adiera batekin espezializatzeko. Are gutxiago, itxura batean DBHko testu batean agertzeko izanik.
Are gehiago dena: Elhuyarren EHUskaratuak corpusean jada badago jasota bereizketa espezializatu hori, kopuru txikian bada ere: 

| BIZITZAREN ZIENTZIAK: MEDIKUNTZA |
| Gaztelania | Euskara |
| Jiménez, A.: Manual de Exploración (Propedéutica clínica) (2000). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Gabilondo, N.: Miaketa-gida (Propedeutika klinikoa) (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Ortiz, M.A. ◊ hizkuntza-begiralea: Gómez, G. |
| La infertilidad seria la situación en que, estando conservada la capacidad de concebir, el embarazo no llega a término. | Sortzeko gaitasuna izan arren, haurdunaldia erabat burutu ezin den egoera da ernalezintasuna. |



Eta, bereziki:


| ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA: ARKITEKTURA |
| Gaztelania | Euskara |
| Manuek de Solà-Morales i Rubió: Les formes de creixement urbà (1993). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Iza, I., Santamaria, I.: Hiri-hazkunde motak (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Taberna, B. ◊ hizkuntza-begiralea: Roque, I. |
| Por uno y otro camino se está en este momento superando cierta desilusión de esterilidad que en el campo de la economía espacial había sucedido al sólido establecimiento por Isard (1956), Hirschman (1958)... de un tratamiento agregado de la ciudad como productora de economías externas obtenidas y apropiadas por cada uno de los sectores productivos industriales y de servicios en el Intercambio de sus productos. | Isard-ek (1956), Hirschman-ek (1958) eta beste zenbaitek hiriaren azterketa agregatua egin zuten, eta, ikuspegi horren arabera, industriako eta zerbitzuetako ekoizpen-sektore bakoitzak salgaien trukean lortutako eta bereganatutako kanpo-ekonomien sortzaile zen hiria. Gero, ikuspegi horren ondoren, nolabaiteko antzutasuna eta desilusioa gailendu ziren ekonomia espazialaren alorrean. Eta orain, azkenik, desilusio hori gainditzen ari da, bide batetik edo bestetik. |
| GIZA ZIENTZIAK: ARTEA |
| Gaztelania | Euskara |
| Jiménez, J.: Teoría del arte (2002). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Azkue, E. eta Mujika, A.: Artearen teoria (2010) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Lasa, JA. ◊ hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K. |
| Todas las afirmaciones de la esterilidad del museo, o su identificación con lo ya muerto (museo/mausoleo), contrastan con su innegable vitalidad, con su fuerza e incidencia en el plano público y cultural. | Museoaren antzutasunari buruzko baieztapen guztiak, edo hila dagoenarekin identifikatzea (museoa/mausoleoa), ez datoz bat plano publikoan eta kulturalean duen bizitasun, indar eta eragin ukaezinarekin. |
| BIZITZAREN ZIENTZIAK: MEDIKUNTZA |
| Gaztelania | Euskara |
| Jiménez, A.: Manual de Exploración (Propedéutica clínica) (2000). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Gabilondo, N.: Miaketa-gida (Propedeutika klinikoa) (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Ortiz, M.A. ◊ hizkuntza-begiralea: Gómez, G. |
| Solamente un 20-30 % de las causas de esterilidad son endocrinas, y entre ellas destacan los hipogonadismos. | Antzutasun-kausen % 20-30 baino ez dira endrokrinoak, eta horien artean azpimarragarriak dira hipogonadismoak. |
| Su máxima indicación es el estudio de la esterilidad. | Antzutasuna aztertzeko erabiltzen da gehien. |
| Esterilidad | Antzutasuna |





Koldo Biguri 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220214/3c9a1898/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago