[itzul] Esterilidad eta infertilidad
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Ots 14, 17:06:24, CET 2022
Mila esker, argi dago nire irudiko.
Mila esker *EHUskaratuak* tresnaren berri emateagatik
Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2022 ots. 14, al. (11:59)):
> Terminologian, gaur egungo joera gero eta errotuagoa da corpusetan
> begiratzea zer nola ematen den, eta ez, garai batean euskal terminologian
> egin zen bezala, halako adituen batzorde batek erabakitzea zer nola eman
> BEHAR den. Batzuetan, gainera, hartzen den erabakiak ez dauka arrazoi
> etimologikorik, arrazoi praktikoa baizik: adibidez, erabaki zenean
> terminologia juridikoan hurto = ebasketa eta robo = lapurreta ematea. Kasu
> honetako bi terminoekin beharbada hori egin beharko litzateke. Jakina,
> maileguen aukera ere hor dago, baina bi euskal termino egonda, ez dut
> arrazoirik ikusten horietako bakoitza adiera batekin espezializatzeko. Are
> gutxiago, itxura batean DBHko testu batean agertzeko izanik.
>
> Are gehiago dena: Elhuyarren EHUskaratuak corpusean jada badago jasota
> bereizketa espezializatu hori, kopuru txikian bada ere:
>
> BIZITZAREN ZIENTZIAK: MEDIKUNTZA
> Gaztelania Euskara
> Jiménez, A.: *Manual de Exploración (Propedéutica clínica)* (2000).
> Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Gabilondo, N.: *Miaketa-gida
> (Propedeutika klinikoa)* (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko
> Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Ortiz, M.A. ◊
> hizkuntza-begiralea: Gómez, G.
> La infertilidad <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#> seria la
> situación en que, estando conservada la capacidad de concebir, el embarazo
> no llega a término. Sortzeko gaitasuna izan arren, haurdunaldia erabat
> burutu ezin den egoera da ernalezintasuna.
>
>
> Eta, bereziki:
>
>
> ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA: ARKITEKTURA
> Gaztelania Euskara
> Manuek de Solà-Morales i Rubió: *Les formes de creixement urbà* (1993).
> Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Iza, I., Santamaria, I.: *Hiri-hazkunde
> motak* (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊
> Begirale teknikoa: Taberna, B. ◊ hizkuntza-begiralea: Roque, I.
> Por uno y otro camino se está en este momento superando cierta desilusión
> de esterilidad <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#> que en el campo
> de la economía espacial había sucedido al sólido establecimiento por Isard
> (1956), Hirschman (1958)... de un tratamiento agregado de la ciudad como
> productora de economías externas obtenidas y apropiadas por cada uno de los
> sectores productivos industriales y de servicios en el Intercambio de sus
> productos. Isard-ek (1956), Hirschman-ek (1958) eta beste zenbaitek
> hiriaren azterketa agregatua egin zuten, eta, ikuspegi horren arabera,
> industriako eta zerbitzuetako ekoizpen-sektore bakoitzak salgaien trukean
> lortutako eta bereganatutako kanpo-ekonomien sortzaile zen hiria. Gero,
> ikuspegi horren ondoren, nolabaiteko antzutasuna eta desilusioa gailendu
> ziren ekonomia espazialaren alorrean. Eta orain, azkenik, desilusio hori
> gainditzen ari da, bide batetik edo bestetik.
> GIZA ZIENTZIAK: ARTEA
> Gaztelania Euskara
> Jiménez, J.: *Teoría del arte* (2002). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa,
> Azkue, E. eta Mujika, A.: *Artearen teoria* (2010) ◊ Euskal Herriko
> Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Lasa, JA. ◊
> hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K.
> Todas las afirmaciones de la esterilidad
> <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#> del museo, o su identificación
> con lo ya muerto (museo/mausoleo), contrastan con su innegable vitalidad,
> con su fuerza e incidencia en el plano público y cultural. Museoaren
> antzutasunari buruzko baieztapen guztiak, edo hila dagoenarekin
> identifikatzea (museoa/mausoleoa), ez datoz bat plano publikoan eta
> kulturalean duen bizitasun, indar eta eragin ukaezinarekin.
> BIZITZAREN ZIENTZIAK: MEDIKUNTZA
> Gaztelania Euskara
> Jiménez, A.: *Manual de Exploración (Propedéutica clínica)* (2000).
> Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Gabilondo, N.: *Miaketa-gida
> (Propedeutika klinikoa)* (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko
> Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Ortiz, M.A. ◊
> hizkuntza-begiralea: Gómez, G.
> Solamente un 20-30 % de las causas de esterilidad
> <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#> son endocrinas, y entre ellas
> destacan los hipogonadismos. Antzutasun-kausen % 20-30 baino ez dira
> endrokrinoak, eta horien artean azpimarragarriak dira hipogonadismoak.
> Su máxima indicación es el estudio de la esterilidad
> <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#>. Antzutasuna aztertzeko
> erabiltzen da gehien.
> Esterilidad <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/#> Antzutasuna
>
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220214/622ce459/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago