[itzul] Esterilidad eta infertilidad
Joseba
jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Or, Ots 11, 16:06:31, CET 2022
Hasteko, eskerrik asko zuen erantzunengatik.
Gaiari lotuta, kontua da gaztelaniaz "infertilidad" esaten duten horretan
obulua ernaldu egiten dela; ernaldu ondorengo garapenean izaten dira
arazoak; beraz, ez dakit "ernalezintasun" oso egokia litzatekeen.
El vie, 11 feb 2022 a las 15:58, kbiguri , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
> edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril” itzulita
> ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
> erabil liteke, hizkera espezializatuan.
> Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización”
> esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio. Hortaz,
> “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
> esateko.
>
>
> Koldo Biguri
>
> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>
>
> Egun on:
>
> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y la
> infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi termino
> horien esanahian, baina euskara hiztegietan *antzutasuna* eta
> *ernalezintasuna* erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko *esterilidad*
> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
> (Ginekologia) *azpiemankortasun* erabiltzen dute gaztelaniazko
> *infertilidad* adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo duzuen
> galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
> Joseba.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220211/1a6dece6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago