[itzul] Zalantzak
Xabier Monasterio Cuenca
xabimonas94 a bildua gmail.com
Lar, Ots 19, 13:20:52, CET 2022
Kaixo,
Xabi Monasterio dut izena eta EHUko Ikerketa Biomedikoko programan
doktorego-ikaslea naiz. Hazkunde eta heltzearekin erlazionatutako
arrisku-faktoreen eragina aztertuko dut Athletic taldeko jokalarien
lesioetan.
Orain arte euskaraz gai hau jorratu duten testuak gutxi dira eta beraz,
zalantzak izan ditut zenbait hitz euskaratzeko orduan:
· Maduración ósea: Hezurraren heltzea edo hezur-heltzea?
· Disponibilidad del jugador (availability): Jokalaria partidak
jokatzeko prest egotea, hau da, lesionatuta ez egotea. Zelan itzuliko
zenukete? Prestasun, eskuragarritasun, erabilgarritasun…
· Bestalde, lesioen ondorioz jokatu gabe ematen duten denborari
buruz hitz egiterako orduan, “baja-egunak” termino egokia dela esango
zenukete?
Inork horrelakorik itzuli al du?
Mila esker eta ondo izan
Xabi Monasterio
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220219/458ad790/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago