[itzul] Zalantzak

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Lar, Ots 19, 21:28:59, CET 2022


Kaixo Xabi Monasterio,

'hezurraren heltzea', 'hezurren heltzea', 'hezur-heltzea' erabiltzeko ez
dut problemarik ikusten. Esate baterako [
http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/  ] URL horretan bilatu ahal duzu nola
itzuli diren hitz horiek aurreko urteotan. ('Maduración ósea' esapidea ez
dut aurkitu, baina antzeko esapideek bidea erakutsiko).

'availability': ez duzu derrigorrez hitz bakar batean zertan eman,
'eskuragarritasun' erabil daiteke, agian, baina nire ustez zuk zeuk eman
duzun  'jokatzeko prest' horrekin hobeto.

'baja-egunak' hori gaztelaniatik mailegatua izango da, baina hegoaldean
behintzat problema barik ulertuko da.


--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220219/eb53e9ef/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago