[itzul] Escudo (futbol talde batena, Eusko Jaurlaritzarena, Bizkaikoa…)
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Urt 18, 17:51:19, CET 2022
Armarrietan ezartzen dira leinuen ezaugarriak. Eta banderetan ere bai.
Alegia, armarrian dagoena marraztu ohi da banderetan (eta ezkutu [arma
babesgarri] batzuetan ere armarria marraztu ohi da). Adibidez, Gipuzkoako
banderan, Gipuzkoako armarria ageri da. Eta txanponetan, plateretan...
Alegia, ez dut uste hitzaren jatorrian "harri" egotea eragozpena denik.
Alde horretatik, nik ez nioke eragozpenik jarriko kamiseta batean armarria
itsatsita edo brodatuta dagoela esateari. *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ak
ere, definizioan, harrizkoa izatea ez du nahitaezko baldintzatzat ezartzen
eta bai, berriz, norbaiten edo zerbaiten ezaugarriak irudikatzea.
(*armarri *iz. Leinuen, hirien eta kidekoen ezaugarriak irudikatzen dituen
ezkutu modukoa, bereziki harrizkoa eta etxearen ate nagusiaren gainean
agertzen dena.)
Adibidez, Fernando, zerorrek idatzia da hau (*Gure etxeko kontuak*, Natalia
Ginzburg / Fernando Rey) :
...eta portzelanazko gauzaki mordoa, eta zilarra, eta armarria zuten
platerak, garai batean gure lehengusu Dormitzertarrenak izan zirenak.
Eta, Fernandok bezala, beste askok erabili dute:
Joan Mari Irigoienek honela idatzi zuen *Lur bat haratago* eleberrian:
[...] bi lanpara jigant zeuden, baita zetazko mila xingola ere, hango eta
hemengo habeetarik esekiak eta mila koloretakoak, aire korronteen eraginaz
kiribiltzen eta deskiribiltzen zirenak, fantasiazko sugeak iduri; kanpotik,
finean, zetazko oihal luze batek, zeinak baitzuen erdian brodaturik gure
etxeko armarriaren iduria, estaltzen zuen balkoia, simetria osoz.
Eta Karlos Zabalak, *Jules Verne* itzulpenean:
Gain-gainean, tatariarren bandera mugitzen zen haizearen indarraz,
emirraren armarria erakusten zuela.
Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu
zuten.
Edo Txillardegik *Putzu*n:
Besaulki berezian jarrita, eta eskutan urrez brodatutako zutoihal zuria
zeramalarik, Bizkaiko Sindiko jauna agertu da; oihalean bi irudi ageri:
probintziaren armarria, bata; eta Ama Birjina Orbangabea, bestea
Diru-txanponetan ere, kondairan lehenengo aldiz, Nafarroako armarria ezarri
ditek orain sosaren atzealdean.
Edo Aingeru Epaltzak Mailuaren odolan
Ezezagunak urrezko lepokoa zeraman dilindan, Albretarren jabari ziren
lurralde guztien armarrien irudiez osatua.
eta zetazko jaka bat, gorria eta horia, besoetan Agaramonteko etxearen
armarria brodatua zuena
(*Harry Potter eta Azkabango presoa*, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren)
Gutun-azalari buelta ematean, eskua dar-dar, lakrezko zigilu gorri-morexka
bat ikusi zuen, eta han armarri bat
(*Loroaren teorema*, Denis Guedj / Jon Muñoz)
Beste aldean, berriz, Siziliako armarria zuen irarria.
Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2022
urt. 18, ar. (12:38)):
> Paxkual Rekalde lagunak arestian abisatu dit gure "eztabaida" honi esker
> ohartu direla falta dela ezkutu hitzaren adiera hori. Horren berri eman dio
> Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunari, eta berandu gabe egonen da
> sarturik.
>
> Beraz, badu Euskaltzaindiaren oniritzia. Lasai erabiltzen ahal duzu/dugu
> "ezkutu".
>
> Ongi izan (eta mila esker Paxkuali).
>
> Fernando
>
> Fernando Rey Escalera
> Jefe de Sección - Atalburua
> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
> +34 948 16 9027
> fernando.rey a bildua unavarra.es
> Web <http://www.unavarra.es> | Facebook
> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter
> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
> El 18/01/2022 a las 12:32, imanol salegi escribió:
>
> Bere lausoan, *ikur* jartzea ez datorkizu ondo, ezta?
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2022 urt. 18, ar. (11:23)):
>
>> "Ezkutua" jartzeko esan behar nizun.
>>
>> Dena dela, Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratu, eta ez da ageri.
>> Harritua nago, normal-normal erabiltzen baita nik dakidala.
>>
>> Orotarikoan bai, hortxe dago.
>>
>> Iruditzen zait noizbait ere sartuko dutela hiztegian.
>>
>> Fernando
>>
>>
>>
>> Fernando Rey Escalera
>> Jefe de Sección - Atalburua
>> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
>> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
>> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
>> +34 948 16 9027
>> fernando.rey a bildua unavarra.es
>> Web <http://www.unavarra.es> | Facebook
>> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter
>> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
>> El 18/01/2022 a las 10:25, erroteta escribió:
>>
>> Egunon eta eskerrik asko aldez aurretik
>>
>> Zelan erabiltzen duzue “escudo” hori, armarik ez duen zerbait denean,
>> futbol talde batena, Eusko Jaurlaritzarena berarena…
>>
>> Ez dakit, “armarri” erabiltzeak ez nau konbentzitzen
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Beste barik
>>
>> Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
>>
>> 946732769
>>
>> 656759537
>>
>>
>> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com> *
>> www.erroteta.com
>>
>>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
**PRIBATUTASUN-POLITIKA*
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220118/a21348c3/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 5JmBT09SjpxEiHhE.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220118/a21348c3/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Wl74SwhUd6g4cyxo.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220118/a21348c3/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago