[itzul] wordfast eta ortografiaren zuzentzailea
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Eka 1, 13:02:34, CEST 2022
Tira, bada argitu dut misterioa, gurean Setup/Segmet deskonfiguratu gabe
zeukan lankideari galdetuta (atzo arratsaldean bakarrik nengoen, eta
horregatik jo nuen Itzulera), eta honela behar omen du:
Word-en, zuzenketa ortografikoan, jatorrizko dokumentuan (gurean
gaztelaniazkoa), berrikuspen ortografikoko aukeretan, espainiera hautatuta
zuzenketako hizkuntza moduan, baina beheko laukitxo biak klikatu barik:
[image: image.png]
Eta, Wordfasten, Setup>segment:
[image: image.png]
bi horiek klikatuta.
Eta horrela ondo dabil (gurean...).
Eskerrik asko, Karlos eta Nuria, erantzuteagatik.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 eka.
1, az. (12:31)):
> Egun on.
>
> Bada, Karlos, gauza bera egiten du, baina alderantzitara. Zuzenketarako
> hautatutako hizkuntza, kasu honetan, gaztelania ezarri eta euskarara
> aldatzen du.
> Atzo, ostera, atzenengo orduan, Setup>segment>eta bigarren laukitxoa
> klikatuta probatu nuen, ez zuk diozun lehenengoa, baizik eta bigarrena: >S*et
> target segment language to Word's default language *eta ondo ibili zen...
>
> *Bainan ez galda gauza estali horien misterioaz...*
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>
>
> Hau idatzi du Karlos del Olmo (zumareus a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> eka. 1, az. (11:26)):
>
>> Bi gauza:
>>
>> a) PB menuan, begira ezazu ea hau duzun aukeratuta Setup ataleko Segment
>> aukeran: *Set target segment language to TM's target language*. Hala
>> egon behar luke.
>> b) Halaxe balego, sortu beste memoria bat, es-ES > eu-ES, ea horrekin
>> berdin egin dizun, alegia, zuzenketa, txarto.
>>
>> Egoskor jarraituz gero, beste sendabide batez saiatuko gara.
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
>> mai. 31, ar. (21:56)):
>>
>>> noranzkoa es-eu, Nuria.
>>>
>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com> igorleak
>>> hau idatzi zuen (2022 mai. 31, ar. 19:56):
>>>
>>>> Arratsalde on, Oscar eta enparauak.
>>>> Erabiltzen ari zaren itzulpen-memoriaren hizkuntza-parea eta -noranzkoa
>>>> es-ES eu-ES da? Egiaztatu hori.
>>>> Ondo izan
>>>> Nuria
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
>>>> mai. 31, ar. (19:00)):
>>>>
>>>>> Wordfastekin itzultzen ari naizela, etengabe aldatzen dit
>>>>> zuzenketarako hizkuntza, eta gorriz azpimarratzen dit xede hizkuntzako
>>>>> segmentua, segmentu bat irekitzen dudan bakoitzean (euskarara itzultzen ari
>>>>> naiz, eta worden hizkuntza aldez aurretik determinatutzat daukat hautatuta
>>>>> euskara; alta, segmentu berri bat itzultzeko irekitzen dudan bakoitzean,
>>>>> gaztelaniara aldatzen dit zuzenketako hizkuntza, nahiz eta worden euskara
>>>>> daukadan hautatuta zuzenketako hizkuntza moduan, eta hizkuntza aldez
>>>>> aurretik determinatu moduan).
>>>>>
>>>>> Badaki inork zelan konpondu arazo hau?
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko.
>>>>>
>>>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>>> [image: Argazkia]
>>>>> Leiren, harriz loreak
>>>>>
>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/1807f11e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 209270 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/1807f11e/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 216883 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/1807f11e/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago