[itzul] wordfast eta ortografiaren zuzentzailea
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Eka 1, 12:31:02, CEST 2022
Egun on.
Bada, Karlos, gauza bera egiten du, baina alderantzitara. Zuzenketarako
hautatutako hizkuntza, kasu honetan, gaztelania ezarri eta euskarara
aldatzen du.
Atzo, ostera, atzenengo orduan, Setup>segment>eta bigarren laukitxoa
klikatuta probatu nuen, ez zuk diozun lehenengoa, baizik eta bigarrena: >S*et
target segment language to Word's default language *eta ondo ibili zen...
*Bainan ez galda gauza estali horien misterioaz...*
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
Hau idatzi du Karlos del Olmo (zumareus a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
eka. 1, az. (11:26)):
> Bi gauza:
>
> a) PB menuan, begira ezazu ea hau duzun aukeratuta Setup ataleko Segment
> aukeran: *Set target segment language to TM's target language*. Hala egon
> behar luke.
> b) Halaxe balego, sortu beste memoria bat, es-ES > eu-ES, ea horrekin
> berdin egin dizun, alegia, zuzenketa, txarto.
>
> Egoskor jarraituz gero, beste sendabide batez saiatuko gara.
>
>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> mai. 31, ar. (21:56)):
>
>> noranzkoa es-eu, Nuria.
>>
>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com> igorleak hau
>> idatzi zuen (2022 mai. 31, ar. 19:56):
>>
>>> Arratsalde on, Oscar eta enparauak.
>>> Erabiltzen ari zaren itzulpen-memoriaren hizkuntza-parea eta -noranzkoa
>>> es-ES eu-ES da? Egiaztatu hori.
>>> Ondo izan
>>> Nuria
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
>>> mai. 31, ar. (19:00)):
>>>
>>>> Wordfastekin itzultzen ari naizela, etengabe aldatzen dit zuzenketarako
>>>> hizkuntza, eta gorriz azpimarratzen dit xede hizkuntzako segmentua,
>>>> segmentu bat irekitzen dudan bakoitzean (euskarara itzultzen ari naiz, eta
>>>> worden hizkuntza aldez aurretik determinatutzat daukat hautatuta euskara;
>>>> alta, segmentu berri bat itzultzeko irekitzen dudan bakoitzean,
>>>> gaztelaniara aldatzen dit zuzenketako hizkuntza, nahiz eta worden euskara
>>>> daukadan hautatuta zuzenketako hizkuntza moduan, eta hizkuntza aldez
>>>> aurretik determinatu moduan).
>>>>
>>>> Badaki inork zelan konpondu arazo hau?
>>>>
>>>> Eskerrik asko.
>>>>
>>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>> [image: Argazkia]
>>>> Leiren, harriz loreak
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/4d52e586/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago