[itzul] Comprometido

neritzel etxeberria neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Ost, Eka 1, 20:47:37, CEST 2022


 Kaixo, lehenengo "arriskuan" da burura etorri zaidana, baina egileak ñabardura eman nahi ziolakoan "comprometido" horrekin "kolokan" hautatua nuen, besterik ezean, baina zalantzetan hala ere. Nago gehiegi korapilatzen ez ote nintzen ari.
Eskerrik asko guztioi, eta ondo izan.Neritzel    En miércoles, 1 de junio de 2022, 09:47:38 CEST, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:  
 
 "Zure posta-kontua kolokan dago/kolokan jarria izan da".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2022 eka. 1, az. (08:09)):

Egun on, itzulkideok:
Informazioaren segurtasun arloan honelako testuak azaltzen zaizkit:
'Sentimos comunicarte que tu cuenta de correo ha sido comprometida.'

Comprometida hitzarekin zalantzak ditut.  Honako azalpen hau bidali didate:

Una cuenta de correo está comprometida cuando la página en la que nos hemos registrado sufre una brecha de seguridad exponiendo sus datos para su uso con fines maliciosos.

Ez dut aurkitu itzulita horren baliokiderik. Bururatzen zaizue ezer?
Eskerrik asko, aurrez, eta ondo izan.
Neritzel
  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/1c72b923/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago