[itzul] Comprometido

Bitor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Eka 2, 10:29:07, CEST 2022


Sentitzen dugu helaraztea zure posta, arriskuak hartua egonik, kolokan
dagoela.

Luzeegia agian

Bitor

Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2022 eka. 1, az. (22:41)):

> Kaixo, lehenengo "arriskuan" da burura etorri zaidana, baina egileak
> ñabardura eman nahi ziolakoan "comprometido" horrekin "kolokan" hautatua
> nuen, besterik ezean, baina zalantzetan hala ere. Nago gehiegi korapilatzen
> ez ote nintzen ari.
>
> Eskerrik asko guztioi, eta ondo izan.
> Neritzel
> En miércoles, 1 de junio de 2022, 09:47:38 CEST, Xabier Aristegieta <
> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> "Zure posta-kontua kolokan dago/kolokan jarria izan da".
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2022 eka. 1, az. (08:09)):
>
> Egun on, itzulkideok:
>
> Informazioaren segurtasun arloan honelako testuak azaltzen zaizkit:
>
> 'Sentimos comunicarte que tu cuenta de correo ha sido comprometida.'
>
> Comprometida hitzarekin zalantzak ditut.  Honako azalpen hau bidali didate:
>
> Una cuenta de correo está comprometida cuando la página en la que nos
> hemos registrado sufre una brecha de seguridad exponiendo sus datos para su
> uso con fines maliciosos.
>
> Ez dut aurkitu itzulita horren baliokiderik. Bururatzen zaizue ezer?
>
> Eskerrik asko, aurrez, eta ondo izan.
>
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220602/58672e62/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago