[itzul] Teknologiaren erabilera itzulpengintzan - galdetegi bat

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
As, Eka 14, 10:01:40, CEST 2022


Etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta gauden honetan, teknologia berrien eragina aztertu nahi dugu, galdetegi labur baten bidez.

EIZIEk eta ANETIk (Asociación Nacional de Empresas de Traducción e Interpretación) itzulpengintza-sektorearen azterketa bat egin nahi dute,  teknologia berrien erabilera eta interesa neurtzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute profesional autonomoei, besteren konturako langileei eta sektoreko enpresen ordezkariei zuzendua.

Galdetegia guztiz anonimoa izango da, eta bost  <https://form.jotform.com/221594152891359>minutu besterik ez dituzue beharko erantzuteko.

Hemen <https://form.jotform.com/221594152891359> duzue galdetegia. Eskertuko dizuegu zuen inguruko itzultzaileei ere zabaltzea.

Azterketaren emaitzak 2022ko UPV/EHUren Uda Ikastaroetan aurkeztuko dira, Elhuyarrek antolaturiko ikastaroan: I <https://www.uik.eus/eu/jarduera/itzulpengintza-etengabeko-eraldaketa-teknologikoan-murgilduta>tzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta <https://www.uik.eus/eu/jarduera/itzulpengintza-etengabeko-eraldaketa-teknologikoan-murgilduta>.

Eskerrik asko.


— 
EIZIE

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/1ec59ae3/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago