[itzul] Wordfasten bihurrikeria bat

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Eka 16, 10:04:12, CEST 2022


Egun on danoi:

Joan den astetik, Wordfastekin lanean nagoela, segmentu berria ireki,
itzuli, eta, ixtean, segmentuko lehen hitzean, larriz idatzita badago,
bigarren hizkia xehe bihurtzen du.

Gauza bera egiten du segmentua komatxoekin hasten bada, ikurraren ostean
datorren larriarekin: xehetu egiten du.

Segmentu hasiera-hasieran izaten da beti, eta kasu horietan bietan bakarrik
antzeman dut bihurrikeria. Larriz hasi eta xehez jarraitzen duten hitzekin,
arazorik ez.

Badakizue zein izan daitekeen arazoa, eta zelan konpondu?

Mila esker, aurretiaz!



Patri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220616/4d9194e3/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago