[itzul] Zalantza gramatikal bat

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 24, 13:02:40, CET 2022


Oso interesgarria.
Aipatu dituzuen adibide ugariek argi uzten dute erantzuna.
Mila esker bioi (bakoitzari bostehun esker, beraz?;-)) erantzun hain
azkarrarengatik.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 mar. 24, og. (12:58)):

> Eta OEHn ere badira adibide ugari (eta gaur egun ere ez da arraroa
> ahozkoan, adin batetik gorakoen ahotan batez ere):
>
> "Lau urtean gaixorik egon da (V-arr, G-azp, B), lau urte huntan eri da
> (BN-arb), [...], lau urte ontan gaixo egon da (G-azp, AN-gip-5vill), lau
> urthe hartan ez zuen ama ikusi (BN-arb-lab)"  Gte Erd . 296.
> Sei urte ontan gerla ari da. Bordel 58.
> Bi urte ontan egin du gorako ederra gauzak. TxGarm BordaB 167
> Zenbat eskeiņi digun / ogei urte ontan, / albiste, kirol, soiņu / eta
> bertsotan! / Arantzazuko mezak / jai -gosalondotan, / illunabarretako /
> errosariotan. Zendoia 210
> Uzkudun mutill jatorra dala / askoren iduripena, / eun urte ontan
> Euskalerriyan / agertu danik onena. EusJok II 160
> Diabetis daukat ogei urte ontan eta rejimena egin bear. JAzpiroz 224.
> Alakoxe ederki bizi izan da [...] berrogei ta amar urte ontan. Mok 7.
> Zuk Itziarko Ama laztana / ain gogozkoa baitezu, / Irurogeita bost urte
> ontan / berorrek lagundu dizu. Basarri 30.
>
> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2022 mar. 24, og. (12:53)):
>
>> Badira "40 urte honetan" erako adibideak, ugari, eta entzun ere entzuten
>> dira (nolanahi ere, ez zait iruditzen "40 urte hauetan" debeku izan behar
>> dugunik "40 urtean" hobetsi delako batuan "40 urtetan"en aldean).
>>
>> Adibide banaka batzuk, lehenik aurkitutakoak, Ereduzko Prosa Gaur-etik.
>>
>>    - ...*mila urte honetan* Apostoluen Aulki Saindua bermatzen,
>>    laguntzen eta zaintzen dutenen ondokoa eta oinordekoa denarentzat.
>>    (Enkiridion, Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren
>>    klasikoak, 2006)
>>    - ...erran nahi dut, ene arbasoen bi jauregietako Jaunak *hiru urte
>>    honetan* gure Erregek laguntzen dituela errentaz eta diru saritan,
>>    Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi.
>>    (Enkiridion, Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren
>>    klasikoak, 2006)
>>
>>
>>    - Azken hamabost urte honetan ezpatarrain gehiago ontziratu du
>>    Casablancatik kanpora lan egindako Habanako portuko edozein arrantzale
>>    profesionalek baino", horrelaxe idatzi zuen 1930ean. (Europako mugetan
>>    barrena, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2000)
>>
>>
>>    - *Bi urte honetan* ez dut karlista buruzagirik batere ikusi. (Putzu,
>>    Txillardegi, Elkar, 1999)
>>    - *Hogeitaka urte honetan* ez duk mugitu. (Putzu, Txillardegi, Elkar,
>>    1999)
>>
>>
>>    - Askatasun-borroka dela eta, Punjaben *bi urte honetan* 5.000
>>    hilketa izan dira. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)
>>    - *Hamabost urte honetan* Bonbai bihurtu da giltzurrun merkatu
>>    nagusia mundu osoan. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)
>>
>> Patxi
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2022 mar. 24, og. (12:37)):
>>
>>> Kaixo guztioi.
>>>
>>> 40 urteko epe jarraitu bati buruz ari garelarik "40 urteAN lider
>>> izandako enpresa bat" esan behar baldin bada, eta ez "40 urteTAN lider
>>> izandako enpresa bat" (bigarren horrek "40 urte EZBERDINetan", hots,
>>> berrogei aldiz-edo, esan nahi duela), orduan, lehenbiziko esaldiaren
>>> esanahiarekin ari banaiz, nola jokatu behar dut erakuslea erabiltzen badut?
>>>
>>> Alegia, demagun "40 urtean lider izandako enpresa honetaz harro gaude"
>>> esan dudala. Eta jarraian gehitzen dut: "40 urte hauetan, era guztietako
>>> zailtasunak gainditu behar izan ditu".
>>>
>>> Ala "40 urte HONETAN, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan
>>> ditu" esan behar ote, "40 urteAN", eta ez "40 urteTAN", esan behar
>>> izatearekin koherentziaz?
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220324/8dcdd9e6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago