[itzul] Zalantza gramatikal bat
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Mar 24, 12:57:33, CET 2022
Eta OEHn ere badira adibide ugari (eta gaur egun ere ez da arraroa
ahozkoan, adin batetik gorakoen ahotan batez ere):
"Lau urtean gaixorik egon da (V-arr, G-azp, B), lau urte huntan eri da
(BN-arb), [...], lau urte ontan gaixo egon da (G-azp, AN-gip-5vill), lau
urthe hartan ez zuen ama ikusi (BN-arb-lab)" Gte Erd . 296.
Sei urte ontan gerla ari da. Bordel 58.
Bi urte ontan egin du gorako ederra gauzak. TxGarm BordaB 167
Zenbat eskeiņi digun / ogei urte ontan, / albiste, kirol, soiņu / eta
bertsotan! / Arantzazuko mezak / jai -gosalondotan, / illunabarretako /
errosariotan. Zendoia 210
Uzkudun mutill jatorra dala / askoren iduripena, / eun urte ontan
Euskalerriyan / agertu danik onena. EusJok II 160
Diabetis daukat ogei urte ontan eta rejimena egin bear. JAzpiroz 224.
Alakoxe ederki bizi izan da [...] berrogei ta amar urte ontan. Mok 7.
Zuk Itziarko Ama laztana / ain gogozkoa baitezu, / Irurogeita bost urte
ontan / berorrek lagundu dizu. Basarri 30.
Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 mar. 24, og. (12:53)):
> Badira "40 urte honetan" erako adibideak, ugari, eta entzun ere entzuten
> dira (nolanahi ere, ez zait iruditzen "40 urte hauetan" debeku izan behar
> dugunik "40 urtean" hobetsi delako batuan "40 urtetan"en aldean).
>
> Adibide banaka batzuk, lehenik aurkitutakoak, Ereduzko Prosa Gaur-etik.
>
> - ...*mila urte honetan* Apostoluen Aulki Saindua bermatzen, laguntzen
> eta zaintzen dutenen ondokoa eta oinordekoa denarentzat. (Enkiridion,
> Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren klasikoak, 2006)
> - ...erran nahi dut, ene arbasoen bi jauregietako Jaunak *hiru urte
> honetan* gure Erregek laguntzen dituela errentaz eta diru saritan,
> Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi.
> (Enkiridion, Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren
> klasikoak, 2006)
>
>
> - Azken hamabost urte honetan ezpatarrain gehiago ontziratu du
> Casablancatik kanpora lan egindako Habanako portuko edozein arrantzale
> profesionalek baino", horrelaxe idatzi zuen 1930ean. (Europako mugetan
> barrena, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2000)
>
>
> - *Bi urte honetan* ez dut karlista buruzagirik batere ikusi. (Putzu,
> Txillardegi, Elkar, 1999)
> - *Hogeitaka urte honetan* ez duk mugitu. (Putzu, Txillardegi, Elkar,
> 1999)
>
>
> - Askatasun-borroka dela eta, Punjaben *bi urte honetan* 5.000 hilketa
> izan dira. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)
> - *Hamabost urte honetan* Bonbai bihurtu da giltzurrun merkatu nagusia
> mundu osoan. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)
>
> Patxi
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 mar. 24, og. (12:37)):
>
>> Kaixo guztioi.
>>
>> 40 urteko epe jarraitu bati buruz ari garelarik "40 urteAN lider izandako
>> enpresa bat" esan behar baldin bada, eta ez "40 urteTAN lider izandako
>> enpresa bat" (bigarren horrek "40 urte EZBERDINetan", hots, berrogei
>> aldiz-edo, esan nahi duela), orduan, lehenbiziko esaldiaren esanahiarekin
>> ari banaiz, nola jokatu behar dut erakuslea erabiltzen badut?
>>
>> Alegia, demagun "40 urtean lider izandako enpresa honetaz harro gaude"
>> esan dudala. Eta jarraian gehitzen dut: "40 urte hauetan, era guztietako
>> zailtasunak gainditu behar izan ditu".
>>
>> Ala "40 urte HONETAN, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan
>> ditu" esan behar ote, "40 urteAN", eta ez "40 urteTAN", esan behar
>> izatearekin koherentziaz?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
* <https://www.elhuyar.eus/>*
**PRIBATUTASUN-POLITIKA*
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220324/07f0558f/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago