[itzul] Errege-erregina Katolikoak?
Joxemi Hernandez
joxemiher a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 26, 20:07:41, CEST 2022
Oso argigarria, Alfontso, horren bila nenbilen; izan ere, irizpide garbia izanez gero, guk txinto-txintxo beteko dugu.
Beraz, Antso Jakituna (Jakituna letra arruntez eta larriz) eta Errege-erregina katolikoak (katolikoak letra arruntez eta xehez) idaztekoak dira.
Bigarren horretan zalantza berriz ere, eta garbi gera dadila nire asmoa ez dela eztabaida piztea, baizik eta kontu hauek argitzea.
EIMAren zuzenketaren arabera, Errege-erregina katolikoak da zuzena (katolikoak xehez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide batean horrela ageri delako, baina zuk Elisabet Katolikoa aipatu duzu (Katolikoa larriz). Eta, horrez gain, EIMAren Onomastika laneko izen-zerrendan, halako izengoitiak sistematikoki ageri dira letra etzanez eta larriz:
Elisabet I.a Katolikoa
Errege-erregina Katolikoak
Alfontso X.a Jakituna
…
Lan honetan dihardugunok asko eskertuko genuke irizpide bateratua eta eguneratua duen lan-tresna bat izatea, ikasliburuak txukun joan daitezen.
----- Mensaje original -----
De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Fecha: Jueves, 26 de Mayo de 2022, 6:40 pm
Asunto: Re: [itzul] Errege-erregina Katolikoak?
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Ea lortzen dudan ondo azaltzea:
> Joxemik EIMAko Letra larriak liburua aipatu du. Honela ageri da liburu horretan:
> -----------------------------------------------------------
> Letra larriak, 30. or.
> 2.2.1.2. Izengoiti eta ezizenak
> Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak.Adibideak:
> Alexandro Handia, Antso Azkarra, Joana Eroa, Pello Errota, Bizargorri kortsario
> ospetsua, Altzoko Erraldoia, Indalezio Bizkarrondo Bilintx...
> -----------------------------------------------------------
> Izengoitiak zein diren aditzera emateko erabilita dago hor letra etzana, baina liburuak esaten du izengoitiak letra larriz hasita idatzi behar direla, ez besterik. Alegia, letra etzana adibideak zein diren markatzeko baliatu da hor. Eta hortik irakurleak ondorioztatzen badu letra etzanez idaztekoak direla, aitortu behar dut nire errua dela hori garbi ez uzteagatik, eta barkamena eskatu behar dut hori pentsatzeko bidea emateagatik.
> Guztiarekin ere, EIMAri buruz ari garenez, kontuan izan behar da liburu hori letra larriei buruzkoa dela eta ez letrakerei buruzkoa.
> EIMAko Onomastika liburuan begiratuz gero, adibidez:
> --------------------------------------------------------------
> Onomastika, 42. or.
> Izengoitien euskarazko ordainak banan-banan erabaki dira (Joana Eroa, Filipe I.a Ederra).
> --------------------------------------------------------------
> Hor ez dira ageri letra etzanez. Nolanahi ere, liburu hori onomastikari buruzkoa da eta ez letrakerei buruzkoa.
> EIMAko Ortotipografia liburuan begiratuz gero (eta liburu hori bada letrakerei buruzkoa):
> --------------------------------------------------------------
> Ortotipografia, 13. or.
> Letra arruntez (eta kakotxikgabe) idazten dira honelako izen bereziak:
> • Izenordeak(goitizenak, ezizenak, izengaiztoak, izen artistikoak...)
> Bilintx, AntsoJakituna, Orixe, Bernardo Atxaga, Sakabi, Urtain, Markinako Lehoia,Argala, Idi Zuria, Oilaloka, Xelebre, Txapas, Cantinflas, Bob Dylan...
> Oharra:
> Izenarekin batera datorrenean, kakotx artean idaztekoa daizenordea
> (letrakera etzana ere erabiltzen da horretarako): IndalezioBizkarrondo «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel Lujanbio «Txirrita»renbertsoak...
> --------------------------------------------------------------
> Alegia, letra arruntez idaztea gomendatzen du EIMAk (Alfontso Jakituna), eta, esan dudan bezala, letra larriei buruzko liburukian ageri diren etzan horiek izengoitia zein den markatzea dute helburu, ez besterik. Sentitzen dut behar bezain argi adierazi ez izana.
> Bide batez: lanean ari da batzorde bat Euskaltzaindian, iaz hasita, euskara batuaren ortotipografiaren irizpideak finkatzeko, eta dagoeneko letra etzanen atalaren lehen bertsioa egina dago (batzorde horretan eztabaidatze-fasean dago orain, eta, ondo bidean, udazkenean eramango da Osoko Bilkurara onartzera). Txostenak, puntu horretan, dio izengoitiak, izenordeak, izen artistikoak eta fikziozko pertsonen izenak letra zuzenez idaztekoak direla (Antso Jakituna, Elisabet Katolikoa...) eta, dena dela, izengoitiakizen-deiturekin batera erabiltzen direnean, jarraian, letra etzanez —edokomatxo artean— idazten direla (Dolores Ibarruri Pasionaria, Jose Manuel Lujanbio Txirrita...). Nolanahi ere, txostenaren behin-behineko bertsioa baino ez da.
> Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak (2022 mai. 26, og. (17:21)):
> Kaixo
> Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina Katolikoak zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita Alfontso Jakituna jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.
> Orain arte, EIMAren Onomastika liburuko izen-errendan bezala idatzi ditugu horiek (Errege-erregina Katolikoak, Alfontso Jakituna), eta EIMAren Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuan ere antzekoak aipatzen dira:
> "Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak: Alexandro Handia, Antso Azkarra…"
> Laguntzerik bai?
> --
> Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus
> PRIBATUTASUN-POLITIKA
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220526/c81632d2/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago