[itzul] haurdun
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Maiatza 30, 11:15:37, CEST 2022
[EITB]<https://www.eitb.eus/>
Han eta hemen arakatzen aritu naiz, eta, emakumeak sabelean daraman umea zein den adierazteko, egitura hauek biak aurkitu ditut:
nitaz haurdun
nirekin haurdun
Adibideak gutxi dira, eta ez dut aurkitu bata bestea baino askoz gehiagotan erabilita.
Adiera aldetik ere, "nitaz haurdun" esapidearen interpretazioa, batzuetan, beste hau da: nik utzi dut haurdun. Baina "nirekin haurdun" ere, adiera horrekin ageri da testuetan.
Hona kontsulta: ezagun egiten zaizue egitura horietakoren bat? Agian besteren bat?
Eskerrik asko,
Asier Larrinaga Larrazabal
[https://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<https://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [https://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <https://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220530/f9a2ba12/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago