[itzul] haurdun
Fernando Rey
fernando.rey a bildua unavarra.es
Al, Maiatza 30, 11:34:22, CEST 2022
Egun on, Asier:
Testuingurua zein den da gakoa (eta ez dut garbi zein den esaldia
osorik), baina, nire ustez, ihesbidea da zenbaitetan bide hoberena, eta
gaztelaniazko egituratik urruntzea.
Beharbada, beharko da halako egitura bat, baina ni, askotan, beste bide
batzuetatik eman dut hori.
/Mamá, cuando estabas embarazada de mí, ¿dónde vivíais? / Ama, *ni
jaiotzeko nengoenean / nire esperoan zinenean*, non bizi zineten?/
Ea balio dizun zerbaitetarako.
Fernando
El 30/05/2022 a las 11:15, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez
escribió:
> EITB <https://www.eitb.eus/>
>
> Han eta hemen arakatzen aritu naiz, eta, emakumeak sabelean daraman
> umea zein den adierazteko, egitura hauek biak aurkitu ditut:
>
> nitaz haurdun
>
> nirekin haurdun
>
> Adibideak gutxi dira, eta ez dut aurkitu bata bestea baino askoz
> gehiagotan erabilita.
>
> Adiera aldetik ere, "nitaz haurdun" esapidearen interpretazioa,
> batzuetan, beste hau da: nik utzi dut haurdun. Baina "nirekin haurdun"
> ere, adiera horrekin ageri da testuetan.
>
> Hona kontsulta: ezagun egiten zaizue egitura horietakoren bat? Agian
> besteren bat?
>
> Eskerrik asko,
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
> <https://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <https://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220530/21c871e8/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago