[itzul] wordfast eta ortografiaren zuzentzailea
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
narroiabe a bildua gmail.com
As, Maiatza 31, 19:05:08, CEST 2022
Arratsalde on, Oscar eta enparauak.
Erabiltzen ari zaren itzulpen-memoriaren hizkuntza-parea eta -noranzkoa
es-ES eu-ES da? Egiaztatu hori.
Ondo izan
Nuria
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 mai.
31, ar. (19:00)):
> Wordfastekin itzultzen ari naizela, etengabe aldatzen dit zuzenketarako
> hizkuntza, eta gorriz azpimarratzen dit xede hizkuntzako segmentua,
> segmentu bat irekitzen dudan bakoitzean (euskarara itzultzen ari naiz, eta
> worden hizkuntza aldez aurretik determinatutzat daukat hautatuta euskara;
> alta, segmentu berri bat itzultzeko irekitzen dudan bakoitzean,
> gaztelaniara aldatzen dit zuzenketako hizkuntza, nahiz eta worden euskara
> daukadan hautatuta zuzenketako hizkuntza moduan, eta hizkuntza aldez
> aurretik determinatu moduan).
>
> Badaki inork zelan konpondu arazo hau?
>
> Eskerrik asko.
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220531/bda99c80/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago