[itzul] jatekoan/jatekotan
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Lar, Aza 5, 10:24:43, CET 2022
Ez jatekoan-i beste esanahi bat ikusten diot: ez joatekoan bat egin genuen
biok, hau da, ez joatea erabaki genuen biok. Ez joate arazoan/kontuan ados
geunden biok. Dionisio Amundarain
El vie., 4 nov. 2022 22:52, Patxi Petrirena Altzuguren <petrirena a bildua gmail.com>
escribió:
> Nik ere "ez jatekotan" erraz esangp nuke hor. Hari berekoa ikusten dut,
> Agurtzanek bezala.
>
> Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2022 aza. 4, or. (22:09)):
>
>> Gabon denoi!
>>
>> Ez dakit zein izango zen ikastaroan erabili zenuten testuingurua. Baina
>> niri iruditzen zait "ez jatekoan" honen esanahia eta "ez joatekotan" edo
>> "jango ez badugu" ildo berekoak direla. Zein desberdintasun dutela esango
>> zenuke, Oskar? Nik neuk, Bizkaiko euskaran parekotzat joko nituzke.
>>
>> Gai interesgarria!
>>
>> Agurtzane
>>
>> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022 aza.
>> 4, or. 17:18):
>>
>>> Oraintsu aztertu dugu *-tzekotan* erako baldintzaren gaia Fernando Reyk
>>> eta Patxi Petrirenak emandako ikastaro batean.
>>>
>>> Eta, uste dut, ondo aditu nuela gai horren funtsa.
>>>
>>> Hala ere, aste honetan bertan, fidatzekoa den euskaldun baten ahotan,
>>> gertatu zait beste erabilera hau entzutea, litekeena dena ez izatea
>>> ikastaro hartako gaiaren arlokoa erabat, baina, gertu dagoelako, foro
>>> honetara dakardana, beste gai haren antzekoa delako, edo gertu-gertukoa,
>>> bai formaz, bai edukiz (nahiz, ene ustean, ez erabat).
>>>
>>> Solasa:
>>> "- Ogia badago, xigortua...eta erosiko dugu egunekoa ere?
>>> - Bai, erosi egizu.
>>> - Bai? Baina, *ez jatekoan *("ez jatekuen", euskalkian
>>> ahoskatuta), hobe ez erosi, ezta?"
>>>
>>> Ez da "jatekotan" erako baldintza, baina hurbilekoa formaz.
>>> Erabilera horretan, ez du haren baliorik. Gehiago du, *"ez jatera*"
>>> egituraren balioa.
>>>
>>> Baina aspaldi entzun gabea nintzen egitura hori, eta gogoratu zait
>>> ikastaroko beste hura, eta gertu-gertukoak direlako formaz (baina ez
>>> adieraz), iruditu zait egokia litzatekeela hemen aipatzea, eremuak eta
>>> balioak zedarritu beharrez, ez beste ezergatik.
>>>
>>> Ondo izan.
>>>
>>>
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>> [image: Argazkia]
>>> Leiren, harriz loreak
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221105/84e874e1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago