[itzul] jatekoan/jatekotan

Patxi Petrirena Altzuguren petrirena a bildua gmail.com
Or, Aza 4, 22:52:09, CET 2022


Nik ere "ez jatekotan" erraz esangp nuke hor. Hari berekoa ikusten dut,
Agurtzanek bezala.

Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2022 aza. 4, or. (22:09)):

> Gabon denoi!
>
> Ez dakit zein izango zen ikastaroan erabili zenuten testuingurua. Baina
> niri iruditzen zait "ez jatekoan" honen esanahia eta "ez joatekotan" edo
> "jango ez badugu" ildo berekoak direla. Zein desberdintasun dutela esango
> zenuke, Oskar? Nik neuk, Bizkaiko euskaran parekotzat joko nituzke.
>
> Gai interesgarria!
>
> Agurtzane
>
> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022 aza.
> 4, or. 17:18):
>
>> Oraintsu aztertu dugu *-tzekotan* erako baldintzaren gaia Fernando Reyk
>> eta Patxi Petrirenak emandako ikastaro batean.
>>
>> Eta, uste dut, ondo aditu nuela gai horren funtsa.
>>
>> Hala ere, aste honetan bertan, fidatzekoa den euskaldun baten ahotan,
>> gertatu zait beste erabilera hau entzutea, litekeena dena ez izatea
>> ikastaro hartako gaiaren arlokoa erabat, baina, gertu dagoelako, foro
>> honetara dakardana, beste gai haren antzekoa delako, edo gertu-gertukoa,
>> bai formaz, bai edukiz (nahiz, ene ustean, ez erabat).
>>
>> Solasa:
>> "- Ogia badago, xigortua...eta erosiko dugu egunekoa ere?
>> - Bai, erosi egizu.
>> - Bai? Baina, *ez jatekoan *("ez jatekuen", euskalkian ahoskatuta), hobe
>> ez erosi, ezta?"
>>
>> Ez da "jatekotan" erako baldintza, baina hurbilekoa formaz.
>> Erabilera horretan, ez du haren baliorik. Gehiago du, *"ez jatera*"
>> egituraren balioa.
>>
>> Baina aspaldi entzun gabea nintzen egitura hori, eta gogoratu zait
>> ikastaroko beste hura, eta gertu-gertukoak direlako formaz (baina ez
>> adieraz), iruditu zait egokia litzatekeela hemen aipatzea, eremuak eta
>> balioak zedarritu beharrez, ez beste ezergatik.
>>
>> Ondo izan.
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Leiren, harriz loreak
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221104/9c2ad9ff/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago