[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 5, 14:01:00, CEST 2022


Barkatu: ahaztu egin zait erantzun didaten guztiei eskerrak ematea beren
ideia eta bilaketa-lanagatik.
Eskerrik asko, beraz.

Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 urr. 5, az. (13:59)):

> Uste dut ulertzen dizudala, Alfontso: esan nahi duzu okupazional izaten
> segituko dutela, baina itunpean, ez? Alde horretatik, ez legoke
> "eraldaketarik"... Bai, uste dut zuk seinalatutako bidea segituko dudala.
>
> Nolanahi dela ere, *eraldatu *aditzaren erregimenak iluna, uherra, lausoa
> eta adostugabea izaten segitzen du.. duda-mudatan plisti-plastaka segitu
> beharko al dugu?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2022 urr. 5, az. (13:23)):
>
>> Jatorrizkoaren esanahiak piztu dit zalantza:
>> < *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados* >
>> Lanbide-heziketaren arloan baldin bada, baliteke benetako
>> *transformazio/eraldaketa/formaldaketa*... gabe, esanahia honelako
>> zerbait izatea:
>> *Aurrerantzean zentro okupazionalak zentro itundu(ak) izango dira*
>> baina testuingururik gabe, ezin jakin*.*
>>
>> *eraldatu* aditzak ez du tradiziorik erabilera-modu horretan; nolanahi
>> ere, oinarrian *aldatu *aditza dagoenez, *zertara *erabiltzea litzateke
>> aukera, eta hala erabili da batzuetan zentzu fisikoarekin (*non *ere
>> bai), baita *transformatu *aditzarekin ere:
>>
>> Juan Garzia
>>
>> -Bildu, eta konbinatu, eta urtu egiten zituen, forma guztiak bere meneko
>> dituen forma sinple *hartara eraldatu* beharrez.
>>
>>
>>
>> izan ere, molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait
>> oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta
>> beraz *solido batean eraldatuz*: halaxe "lehortzen" da, adibidez,
>> liho-olioa eguratsean
>>
>>
>>
>> eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu *horretara
>> eraldatzen* baita energia hori
>>
>> *Erlatibitatearen teoria*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008)
>>
>> Esan dezakegu, laburbilduz, geometria euklidestarrean
>> (erreferentzia-espazio jakin batean) koordenatu-sistema pribilegiatuak
>> daudela - sistema cartesiarrak -, transformazio lineal ortogonalen bidez *batzuetatik
>> besteetara transformatzen *direnak.
>>
>> *Annus Mirabilis*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009)
>>
>> Funtsezkoa da jakitea ezen higiduran dabilen gorputz baten eragina duen
>> argiaren eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa gorputz horrekiko geldi
>> dagoen koordenatu-*sistema batera transformatzen* direla.
>>
>> Dena den, osagaiak ez dira koordenatu berrien funtzio arbitrarioak;
>> aitzitik, halako motakoak dira non (1a) forma berriro *transforma**
>> daitekeen (1) formara*, lau koordenatuen transformazio jarraitu baten
>> bitartez.
>>
>> (zentro okupazionalen adibidean "eraldatu" aditza behartuxea ez ote?
>> galdetzen diot neure buruari)
>>
>> Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
>> urr. 5, az. (12:22)):
>>
>>> Egun on, Xabier:
>>> Ereduzko Prosa Gaur gunean (EPG) adibide mordoa duzu:
>>>
>>>
>>> https://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=bietan&k1=1&m1=lema&h1=eraldatu&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=
>>>
>>>
>>> Kepa Diegez
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2022 urr. 5, az. (11:23)):
>>>
>>>> Egun on guztioi.
>>>>
>>>> Honako hau itzuli behar dut:
>>>>
>>>> *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados*
>>>>
>>>> "Bihurtu" aditza baino nahiago dut "eraldatu" erabili.
>>>>
>>>> Eta ez daukat oso argi "transformar A en B" ematean zer kasu-marka
>>>> jarri behar ote zaion B horri euskaraz, "eraldatu" aditza erabili nahi
>>>> izanez gero.
>>>>
>>>> Ez Euskaltzaindiaren Hiztegia ez Orotarikoa ere ez dira batere joriak
>>>> horren adibideetan.
>>>>
>>>> Bakarra aurkitu dut: *Beruna urretan eraldatu. *
>>>>
>>>> Adibide bakar horren arabera, *zentro okupazionalak zentro itundutan
>>>> eraldatuko dira* jarri beharko nuke.
>>>>
>>>> Baina zalantza sortzen zait NON mugagabe hori "eraldatu" aditzaren
>>>> erregimenagatik den, ala "urre"ren deklinabide bereziaren ondorio den
>>>> (hots, "ur"ekin *uretan dago* esaten den bezala, eta ez *urean dago*).
>>>>
>>>> Ezen, bigarren hori balitz kontua, *zentro okupazionalak zentro
>>>> itunduEtan eraldatuko dira *jarri beharko nuke.
>>>>
>>>> Zer deritzozue?
>>>>
>>>> Mila esker.
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/cc8788c9/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago