[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 5, 13:59:18, CEST 2022


Uste dut ulertzen dizudala, Alfontso: esan nahi duzu okupazional izaten
segituko dutela, baina itunpean, ez? Alde horretatik, ez legoke
"eraldaketarik"... Bai, uste dut zuk seinalatutako bidea segituko dudala.

Nolanahi dela ere, *eraldatu *aditzaren erregimenak iluna, uherra, lausoa
eta adostugabea izaten segitzen du.. duda-mudatan plisti-plastaka segitu
beharko al dugu?

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 urr. 5, az. (13:23)):

> Jatorrizkoaren esanahiak piztu dit zalantza:
> < *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados* >
> Lanbide-heziketaren arloan baldin bada, baliteke benetako
> *transformazio/eraldaketa/formaldaketa*... gabe, esanahia honelako
> zerbait izatea:
> *Aurrerantzean zentro okupazionalak zentro itundu(ak) izango dira*
> baina testuingururik gabe, ezin jakin*.*
>
> *eraldatu* aditzak ez du tradiziorik erabilera-modu horretan; nolanahi
> ere, oinarrian *aldatu *aditza dagoenez, *zertara *erabiltzea litzateke
> aukera, eta hala erabili da batzuetan zentzu fisikoarekin (*non *ere
> bai), baita *transformatu *aditzarekin ere:
>
> Juan Garzia
>
> -Bildu, eta konbinatu, eta urtu egiten zituen, forma guztiak bere meneko
> dituen forma sinple *hartara eraldatu* beharrez.
>
>
>
> izan ere, molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait
> oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta
> beraz *solido batean eraldatuz*: halaxe "lehortzen" da, adibidez,
> liho-olioa eguratsean
>
>
>
> eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu *horretara
> eraldatzen* baita energia hori
>
> *Erlatibitatearen teoria*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008)
>
> Esan dezakegu, laburbilduz, geometria euklidestarrean
> (erreferentzia-espazio jakin batean) koordenatu-sistema pribilegiatuak
> daudela - sistema cartesiarrak -, transformazio lineal ortogonalen bidez *batzuetatik
> besteetara transformatzen *direnak.
>
> *Annus Mirabilis*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009)
>
> Funtsezkoa da jakitea ezen higiduran dabilen gorputz baten eragina duen
> argiaren eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa gorputz horrekiko geldi
> dagoen koordenatu-*sistema batera transformatzen* direla.
>
> Dena den, osagaiak ez dira koordenatu berrien funtzio arbitrarioak;
> aitzitik, halako motakoak dira non (1a) forma berriro *transforma**
> daitekeen (1) formara*, lau koordenatuen transformazio jarraitu baten
> bitartez.
>
> (zentro okupazionalen adibidean "eraldatu" aditza behartuxea ez ote?
> galdetzen diot neure buruari)
>
> Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> urr. 5, az. (12:22)):
>
>> Egun on, Xabier:
>> Ereduzko Prosa Gaur gunean (EPG) adibide mordoa duzu:
>>
>>
>> https://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=bietan&k1=1&m1=lema&h1=eraldatu&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=
>>
>>
>> Kepa Diegez
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2022 urr. 5, az. (11:23)):
>>
>>> Egun on guztioi.
>>>
>>> Honako hau itzuli behar dut:
>>>
>>> *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados*
>>>
>>> "Bihurtu" aditza baino nahiago dut "eraldatu" erabili.
>>>
>>> Eta ez daukat oso argi "transformar A en B" ematean zer kasu-marka jarri
>>> behar ote zaion B horri euskaraz, "eraldatu" aditza erabili nahi izanez
>>> gero.
>>>
>>> Ez Euskaltzaindiaren Hiztegia ez Orotarikoa ere ez dira batere joriak
>>> horren adibideetan.
>>>
>>> Bakarra aurkitu dut: *Beruna urretan eraldatu. *
>>>
>>> Adibide bakar horren arabera, *zentro okupazionalak zentro itundutan
>>> eraldatuko dira* jarri beharko nuke.
>>>
>>> Baina zalantza sortzen zait NON mugagabe hori "eraldatu" aditzaren
>>> erregimenagatik den, ala "urre"ren deklinabide bereziaren ondorio den
>>> (hots, "ur"ekin *uretan dago* esaten den bezala, eta ez *urean dago*).
>>>
>>> Ezen, bigarren hori balitz kontua, *zentro okupazionalak zentro
>>> itunduEtan eraldatuko dira *jarri beharko nuke.
>>>
>>> Zer deritzozue?
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/387191dd/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago