[itzul] «Hau, hori eta hura. Noiz erabili bakoitza? Erakusleen euskarazko sistema» (online) - Izen ematea, zabalik
EIZIE Mila
mila a bildua eizie.eus
Ast, Ira 8, 09:22:30, CEST 2022
Helburua: Hizkuntza bakoitzak bere erakusle-sistema du, eta sistema horiek, elkarren artean antzekotasunak badituzte ere, ez dira normalean guztiz bat etortzen. Itzultzaileok, beraz, kontuz ibili behar dugu sorburu- eta helmuga-hizkuntzen erakusle-sistemak ez nahasteko.
Ikastarotxo honetan, euskarazko sistemaren berezitasunak landuko ditugu. Izan ere, euskarazko testuetan, oso ohikoak dira erderen sistemen interferentziak.
Irakaslea: Amaia Lasheras <http://nordanor.eus/nor?id=215&tmp=1631086701754>
Noiz: 2022ko irailaren 27a
Non: Zoom plataforma
Ordutegia: 16:30 – 18:30
Prezioa:
EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2022ko irailaren 15a
Eman izena hemen <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScXELe_AxQe73vJydrEBZAf3eiKtvDbKsqcyd1LrbAYEtSTTQ/viewform>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220908/0c316294/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago