[itzul] separación de bienes
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 21, 11:24:08, CEST 2022
Kaixo, lagunok.
Euskalterm-en begiratu dut *separación de bienes*, baina, nire
harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer gertatzen zaio bolada
honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez idazten dudanean halakorik ez
identifikatzeko?).
Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo "ondasun-banaketa" aurkitu
ditut, baina itzulpen okerrak iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai
banantzea bai banaketa, ekintza batzuk dira. Baina "separación de bienes",
ulertzen dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen
ondasunek bereizita irautearen egoera.
Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en ildokoren bat bururatzen
zait, askatua egotearen egoera "askatasuna" den bezalaxe.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du *bereiztasun *ez, baizik
eta *berezitasun
*erabiltzea... baina, noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari gara
hemen.
Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?
Esker mila aldez aurretik.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220921/e9faddaa/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago