[itzul] separación de bienes
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 21, 13:00:46, CEST 2022
Eskerrik asko erantzuteagatik, Alfontso.
Ez zait iruditzen "ondasun-bereizketa" ondorio gisa ulertua denik oro har,
eta horren erakusgarri izan liteke Elhuyar Hiztegian bertan "separación de
bienes" "ondasun-banantze ondasunen banantze" agertzen dela.
Hots, nire ustez okerreko interpretazio bat legoke abiapuntuan, *separación
de bienes* "acto de separar bienes" gisa ulertu duena, ulertu beharrean
"estado de los bienes que se encuentran separados" edo antzeko zerbait.
Eta, batez ere, kontuan izanik euskaraz badaukagula -tasun atzizkia,
"-keta"ren balio-bitasun hori (*bereizketa* hitzaren kasu honetan nahiko
teorikoa, nire ustez) saihesten duena, ni hori erabiltzearen aldekoa naiz.
Eskerrik asko berriz ere, erantzun bakarra zurea izan da-eta.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (12:38)):
> Ni ez naiz zuenbidean aditua, baina, ezertarako balio badu: dirudienez, *régimen
> de separación de bienes* da termino kanonikoa egoerari erreferentzia
> egiteko. Alegia, “separación de bienes = régimen de separación de bienes”
> adierazteko baliatu ohi da (ohikoa da era horretako sintagmetan gaztelaniaz
> izena galtzea; adibidez, “los bienes gananciales = los gananciales”).
>
> Euskaraz, ogasun-arloko hiztegietan, *ondasun-bereizketako erregimena*
> edo *ondasun-bereizketako araubidea* erabili izan da.
>
> (Bestalde, egia da *-keta* aurrizkiaren ohiko esanahia ekintza dela,
> baina ez bakarra; ondorioa ere adierazten du batzuetan. Adibidez,
> *ikerketa* ekintzaren emaitza, ondorioa, *ikerketa* da; hau da, *ikerketa*
> zera da, *ikertzea* [ekintza] eta *ikerlana* [ondorioa]. Edo “sartu
> erosketak kutxa horretan” esaten denean, *erosketa* hori erostearen
> ondorioa, emaitza, da)
>
> -------------------------------------------------
>
> La separación de bienes es un *régimen económico matrimonial que permite
> que los patrimonios de cada uno de los cónyuges estén diferenciados durante
> el matrimonio*. De este modo, cada cónyuge gestiona y administra sus
> bienes y derechos.
>
> *El régimen de separación de bienes es un régimen económico matrimonial*.
> En España existen tres, el régimen de gananciales, el de participación y
> uno de los más utilizados, el de separación de bienes.
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 ira. 21, az. (11:24)):
>
>> Kaixo, lagunok.
>>
>> Euskalterm-en begiratu dut *separación de bienes*, baina, nire
>> harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer gertatzen zaio bolada
>> honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez idazten dudanean halakorik ez
>> identifikatzeko?).
>>
>> Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo "ondasun-banaketa"
>> aurkitu ditut, baina itzulpen okerrak iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai
>> banantzea bai banaketa, ekintza batzuk dira. Baina "separación de bienes",
>> ulertzen dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen
>> ondasunek bereizita irautearen egoera.
>>
>> Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en ildokoren bat
>> bururatzen zait, askatua egotearen egoera "askatasuna" den bezalaxe.
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du *bereiztasun *ez, baizik eta *berezitasun
>> *erabiltzea... baina, noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari
>> gara hemen.
>>
>> Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?
>>
>> Esker mila aldez aurretik.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220921/0804e114/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago