[itzul] separación de bienes

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Ira 21, 15:57:17, CEST 2022


Nire usterako, "banantzea" eta "bereiztea" adieran oso hurbil dauden hitzak
izan litezke kasu horretan, eta biak iruditzen zaizkit onartzekoak.

Pentsatu, bestela, nola berdin erabiltzen diren, beste testuinguru batean,
"halako eta halako banandu egin dira", edo "halako eta halako bereizi egin
dira", bikoteak banantzeaz edo bereizteaz ari garenean.
Eta, "ondasunak bananduta dauzkate" eta "ondasunak bereizita dauzkate"
esaldien artean, nik neuk ez dut alderik ikusten.
Besterik da batetik edo bestetik abiatuta nominalizatu beharra izanik,
"ondasun-bereizketako erregimena edo araubidea" eta "ondasun-banaketaren
araubide edo erregimena" aukeran izanda, biak ote diren berdin baliodun.
Nire ustean, bai, biak dira berdin baliodun. Nahiz eta nominalizazioak
berez ekarri ulergarritasunaren aldetik urritze bat, zeren berdin eratu
ahal baitziren "ondasunak bananduta edukitzeko araubidea"...edo besterik
gabe, ahozko hizketatik gertuago, "ondasunak bananduta" dauzkate....




*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak



Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 ira. 21, az. (14:51)):

> Eskerrik asko erantzuteagatik, Alfontso.
>
> Ez zait iruditzen "ondasun-bereizketa" ondorio gisa ulertua denik oro har,
> eta horren erakusgarri izan liteke Elhuyar Hiztegian bertan "separación de
> bienes" "ondasun-banantze ondasunen banantze" agertzen dela.
>
> Hots, nire ustez okerreko interpretazio bat legoke abiapuntuan, *separación
> de bienes* "acto de separar bienes" gisa ulertu duena, ulertu beharrean
> "estado de los bienes que se encuentran separados" edo antzeko zerbait.
>
> Eta, batez ere, kontuan izanik euskaraz badaukagula -tasun atzizkia,
> "-keta"ren balio-bitasun hori (*bereizketa* hitzaren kasu honetan nahiko
> teorikoa, nire ustez) saihesten duena, ni hori erabiltzearen aldekoa naiz.
>
> Eskerrik asko berriz ere, erantzun bakarra zurea izan da-eta.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (12:38)):
>
>> Ni ez naiz zuenbidean aditua, baina, ezertarako balio badu: dirudienez, *régimen
>> de separación de bienes* da termino kanonikoa egoerari erreferentzia
>> egiteko. Alegia, “separación de bienes = régimen de separación de bienes”
>> adierazteko baliatu ohi da (ohikoa da era horretako sintagmetan gaztelaniaz
>> izena galtzea; adibidez, “los bienes gananciales = los gananciales”).
>>
>> Euskaraz, ogasun-arloko hiztegietan, *ondasun-bereizketako erregimena*
>> edo *ondasun-bereizketako araubidea* erabili izan da.
>>
>> (Bestalde, egia da *-keta* aurrizkiaren ohiko esanahia ekintza dela,
>> baina ez bakarra; ondorioa ere adierazten du batzuetan. Adibidez,
>> *ikerketa* ekintzaren emaitza, ondorioa, *ikerketa* da; hau da,
>> *ikerketa* zera da, *ikertzea* [ekintza] eta *ikerlana* [ondorioa]. Edo
>> “sartu erosketak kutxa horretan” esaten denean, *erosketa* hori
>> erostearen ondorioa, emaitza, da)
>>
>> -------------------------------------------------
>>
>> La separación de bienes es un *régimen económico matrimonial que permite
>> que los patrimonios de cada uno de los cónyuges estén diferenciados durante
>> el matrimonio*. De este modo, cada cónyuge gestiona y administra sus
>> bienes y derechos.
>>
>> *El régimen de separación de bienes es un régimen económico matrimonial*.
>> En España existen tres, el régimen de gananciales, el de participación y
>> uno de los más utilizados, el de separación de bienes.
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2022 ira. 21, az. (11:24)):
>>
>>> Kaixo, lagunok.
>>>
>>> Euskalterm-en begiratu dut *separación de bienes*, baina, nire
>>> harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer gertatzen zaio bolada
>>> honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez idazten dudanean halakorik ez
>>> identifikatzeko?).
>>>
>>> Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo "ondasun-banaketa"
>>> aurkitu ditut, baina itzulpen okerrak iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai
>>> banantzea bai banaketa, ekintza batzuk dira. Baina "separación de bienes",
>>> ulertzen dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen
>>> ondasunek bereizita irautearen egoera.
>>>
>>> Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en ildokoren bat
>>> bururatzen zait, askatua egotearen egoera "askatasuna" den bezalaxe.
>>>
>>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du *bereiztasun *ez, baizik eta *berezitasun
>>> *erabiltzea... baina, noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari
>>> gara hemen.
>>>
>>> Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?
>>>
>>> Esker mila aldez aurretik.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220921/63622e83/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago