[itzul] Itzulen artxibo osoan bilaketa egiteko modurik?

Mario Unamuno traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org
Ost, Api 26, 08:53:02, CEST 2023



        Kaixo lagunok:

       Kontsulta bat egin nahi dizuegu Gasteizko Udaletik.

Oso oker ez bagaude, Itzulisten erraz egin zitekeen bilaketa lehen: 
bilatu nahi genuen zer edo zer jakin hori kakotx artean idatzi, eta 
Itzulisteko "datu-base" (nolabait esateko) osoan aldi berean galdetzeko 
aukera ematen zuen.

     Orain ez dugu halako aukerarik aurkitzen. Bai, aldiz, irudian jaso 
dugun artxibo-gordailua hau (esteka: https://postaria.com/pipermail/itzul/):




      2004ko ekainetik gaur egundainoko gordailua, ia 20 urte, a zer 
aberastasuna!!!   Baina zerbait zehatza bilatu nahi izatera, 
artxiboetako bakoitzeko "Gaia" eremua ireki, eta bertan galdetu behar 
da, ia 228 bider egin behar hori, ia 228 baitaude (eta, denbora lagun, 
handitzen joango da)....

      Inork jakingo balu beste bideren bat, eskertuko genioke 
jakinaraztea, dezentetan izaten gara-eta halako kinkan. Batzuetan, 
gainera, bereziki etsigarria gertatzen zaigu inoiz Itzulisten ikusi 
dugun (baina noiz???) errezeloa -edo konbentzimendu ia osoa- izan arren, 
bila ganbiltzan hori ezin aurkitu izatea.

       Eskerrik asko aldez aurretik.




Unamuno, Mario
Itzultzailea / Traductor
Euskara Zerbitzua
Tel: 945 16 6477
Vitoria-Gasteizko Udala. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
VITORIA-GASTEIZ! EUROPEAN GREEN CAPITAL

------------------------------------------------------------

KONFIDENTZIALTASUNA

Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio.
Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.


CONFIDENCIALIDAD

El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación anexa, es confidencial y va dirigido únicamente al destinatario del mismo.  
En el supuesto de que usted no fuera el destinatario, le solicitamos que nos lo indique y no comunique su contenido a terceros, procediendo a su destrucción.


CONFIDENCIALITY

The content of this communication and any attached information is confidential and exclusively for the use of the addressee.
If you are not the addressee, we ask you to notify to the sender and do not pass its content to another person, and please be sure you destroy it. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230426/aacfabff/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: XeSl0v6JyYr9xFm0.png
Mota: image/png
Tamaina: 42051 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230426/aacfabff/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago