[itzul] ItzuL posta zerrendak 25 urte
EIZIE elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Or, Abe 8, 20:20:48, CET 2023
Gaur bezalako egun batez, 1998ko abenduaren 8an, arratsaldeko 17:18etan, ItzuL posta zerrenda <https://eizie.eus/eu/baliabideak/eizieren-baliabideak/itzul-posta-zerrenda> abiatu zen, Lourdes Auzmend <https://nordanor.eus/norda?id=13&tmp=1702027339526>i orduko EIZIEren lehendakariak bidalitako mezu batekin.
Hogeita bost urte hauetan, esan genezake euskal itzultzaileen euskarri laguntzaile sendo bat izan zela posta zerrenda. Gaur egun 750 bat harpide dituelarik, esan genezake itzultzaileen zalantza, hutsune, jakingai edo erreferentziak argitzeko tresna bikain bat dela. Adibide gisa, 2013an egindako azterketa batek (31 eskutik, «Zenbakiekin jolasean <https://31eskutik.eus/2013/12/21/zenbakiekin-jolasean/>») erakutsi zuen ItzuLen egindako galdera batek % 98 probabilitate daukala 3 bat erantzun jasotzeko.
Posta zerrenda profesionalak ez dira asko, eta zaila den arren jakitea zenbat diren eta nolakoak, ziurrenik ItzuL izan daiteke posta sare profesional aktibo eta eraginkorrena Euskal Herrian, baita, honez gero, zaharrenetakoa ere.
ItzuL zerrendaren historiaz gehiago:
Tue, 8 Dec 1998 17:18:08 +0100 <https://eizie.eus/eu/baliabideak/posta_zerrendak/itzul/itzul10>Zorionak, lagunok!
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231208/1dc392bc/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago