[itzul] ItzuL posta zerrendak 25 urte

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Abe 8, 20:32:55, CET 2023


Irautea da zailena, Zorionak EIZIEri, zorionak geure buruari!

Hau idatzi du EIZIE elkartea (eizie a bildua eizie.eus) erabiltzaileak (2023 abe.
8(a), or. (20:21)):

> Gaur bezalako egun batez, 1998ko abenduaren 8an, arratsaldeko 17:18etan, ItzuL
> posta zerrenda
> <https://eizie.eus/eu/baliabideak/eizieren-baliabideak/itzul-posta-zerrenda> abiatu
> zen, Lourdes Auzmend <https://nordanor.eus/norda?id=13&tmp=1702027339526>i
> orduko EIZIEren lehendakariak bidalitako mezu batekin.
>
> Hogeita bost urte hauetan, esan genezake euskal itzultzaileen euskarri
> laguntzaile sendo bat izan zela posta zerrenda. Gaur egun 750 bat harpide
> dituelarik, esan genezake itzultzaileen zalantza, hutsune, jakingai edo
> erreferentziak argitzeko tresna bikain bat dela. Adibide gisa, 2013an
> egindako azterketa batek (31 eskutik, «Zenbakiekin jolasean
> <https://31eskutik.eus/2013/12/21/zenbakiekin-jolasean/>») erakutsi zuen
> ItzuLen egindako galdera batek % 98 probabilitate daukala 3 bat erantzun
> jasotzeko.
>
> Posta zerrenda profesionalak ez dira asko, eta zaila den arren jakitea
> zenbat diren eta nolakoak, ziurrenik ItzuL izan daiteke posta sare
> profesional aktibo eta eraginkorrena Euskal Herrian, baita, honez gero,
> zaharrenetakoa ere.
>
> ItzuL zerrendaren historiaz gehiago:
> Tue, 8 Dec 1998 17:18:08 +0100
> <https://eizie.eus/eu/baliabideak/posta_zerrendak/itzul/itzul10>
> Zorionak, lagunok!
>
> EIZIE
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231208/02cb72ce/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago