[itzul] Hermanitas de los Pobres

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Al, Abe 11, 14:26:59, CET 2023


Kaixo,

Erakundearen izenari dagokionez, erreferentzia hau aurkitu dut, lagungarria
izan daitekelakoan: https://bizkeliza.bizkeliza.net/?p=2600

"Pobreen Ahizpatxoak" deritzo, erakundearen istorioa narratzen du, (nahiz
eta behin "Pobreen Ahizpak" aipatu)

Izan ongi,
Aitor


El lun., 11 dic. 2023 14:06, Jon Andoni Sayago Torres
<sayago.ja a bildua justizia.eus> escribió:

> Egun on.
>
>
>
> Nire ustez moja guztiak andreak direnez gero, ahizpak izan beharko lukete
> izendapena. Haien artean dira ahizpak lehenengo. Onartzen dut pixkat
> nahasgarria dela.
>
>
>
> *De:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* lunes, 11 de diciembre de 2023 12:09
> *Para:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* [itzul] Hermanitas de los Pobres
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Hermanitas de los Pobres erakundeak ba al du euskarazko izen ofizialik? Ez
> dut inon aurkitu, eta, Googlen bilatzen hasita, *Txiroen Ahizpak* ikusi
> dut, baina oso agerraldi gutxi ditu, eta ez dut uste oso hedatua dagoenik.
> Gainera, izatekotan, Ahizpa-Arrebak beharko luke, ezta?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231211/996f839a/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago