[itzul] Jorge Giménez Bech editore eta itzultzailea hil da

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
Ost, Abe 20, 17:02:48, CET 2023


Hutsune handi bat uzten du Jorgek. Lanbidean eta bizitzan, beti zentzudun.
Oroimenean luzaro gordeko dut.

EIZIE Mila <mila a bildua eizie.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 abe. 20, Asz
16:52):

> Jorge Giménez Bech <https://nordanor.eus/norda?id=112&tmp=1703069559652>
> bazkideak utzi gaitu gaur goizean, gaixotasun baten ondorioz.
>
> Gertuko kolaboratzailea izan dugu Jorge; izan ere, EIZIEko bazkide izan da
> 1994. urteaz geroztik, eta Literatura Unibertsala bildumaren 2. aroan
> bidelagun, Alberdaniak Elkar argitaletxearekin batera kaleratu baitzituen
> bildumako 52 liburu.
>
> Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993an, Inazio Iraola idazlearekin
> batera. Harrezkero liburu asko ikusi ditugu kalean zigilu horrekin,
> euskaraz eta gaztelaniaz. Editore lanetan ez ezik itzultzaile ere jardun du
> Jorgek urte luzez, batez ere gaztelaniara ekartzen euskaraz idatzitako
> literatura.
>
> Itzulpen horietako bat bereziki preziatua dugu elkartean: Berbelitzenak
> <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/alebereziak/grafikoa>. Anjel
> Lertxundik idatzi zuen *Senez* aldizkariaren 20. urteurrena ospatzeko,
> eta Jorgek itzuli zuen gaztelaniara, Lertxundiren beste liburu asko bezala.
>
> Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izan zen 14 urteetan, ez zitzaion
> ahazten EIZIEko bulagariok agurtzera etortzea hango bilerak amaitu eta
> gero, beti adeitsu eta hitz-aspertutxo bat egiteko pronto.
>
> Ez adiorik, Jorge.
> EIZIE
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231220/40e6fee4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago