[itzul] Jorge Giménez Bech editore eta itzultzailea hil da

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Abe 20, 18:01:51, CET 2023


Samingarria Jorgeren heriotza. Estimua hartu nion, gutxi tratatu arren.
Beti atsegin, goxo eta adeitsu.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak



Hau idatzi du Gotzon Egia (gotzonegia a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 abe.
20(a), az. (17:22)):

> Hutsune handi bat uzten du Jorgek. Lanbidean eta bizitzan, beti zentzudun.
> Oroimenean luzaro gordeko dut.
>
> EIZIE Mila <mila a bildua eizie.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 abe. 20, Asz
> 16:52):
>
>> Jorge Giménez Bech <https://nordanor.eus/norda?id=112&tmp=1703069559652>
>> bazkideak utzi gaitu gaur goizean, gaixotasun baten ondorioz.
>>
>> Gertuko kolaboratzailea izan dugu Jorge; izan ere, EIZIEko bazkide izan
>> da 1994. urteaz geroztik, eta Literatura Unibertsala bildumaren 2. aroan
>> bidelagun, Alberdaniak Elkar argitaletxearekin batera kaleratu baitzituen
>> bildumako 52 liburu.
>>
>> Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993an, Inazio Iraola idazlearekin
>> batera. Harrezkero liburu asko ikusi ditugu kalean zigilu horrekin,
>> euskaraz eta gaztelaniaz. Editore lanetan ez ezik itzultzaile ere jardun du
>> Jorgek urte luzez, batez ere gaztelaniara ekartzen euskaraz idatzitako
>> literatura.
>>
>> Itzulpen horietako bat bereziki preziatua dugu elkartean: Berbelitzenak
>> <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/alebereziak/grafikoa>. Anjel
>> Lertxundik idatzi zuen *Senez* aldizkariaren 20. urteurrena ospatzeko,
>> eta Jorgek itzuli zuen gaztelaniara, Lertxundiren beste liburu asko bezala.
>>
>> Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izan zen 14 urteetan, ez zitzaion
>> ahazten EIZIEko bulagariok agurtzera etortzea hango bilerak amaitu eta
>> gero, beti adeitsu eta hitz-aspertutxo bat egiteko pronto.
>>
>> Ez adiorik, Jorge.
>> EIZIE
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231220/4291eb25/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago