[itzul] planicaducifolio

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Abe 27, 10:13:23, CET 2023


 *Plano *hitzak *plani-* ematen du elementu jaso gisa konposizioan
erabiltzen denean kuasiaurrizki moduan (*planimetro, planisferio,
planifolio*...), baina iruditzen zait ez digula funtzionatuko exoelkarte
bat sortzeko: *planihostogalkorra* (!?).
Eta, euskaratik abiatutik, uste dut ez dela beharrezkoa
*hostozabalgalkorra/hostozabalerorkorra
*sortzea, teorian ezinezkoa ez bada ere (non "hostozabal" jatorriz
adjektiboa izena baita [gaztelaniaz "frondosa" eta frantsesez "feuillu"
jatorriz izenondoak izen ere badira gaur egun: *Les résineux et les
feuillus*; *las frondosas*] eta "galkor" adjektiboarekin elkartzen baita
adjektibo bat eratzeko, "ilehori" elkartean "ile" izena "hori"
adjektiboarekin elkartu den bezala "ilehori" adjektiboa sortzeko).
Beharbada, nahikoa izan liteke* zuhaitz/baso hostozabal galkorra* ematea.
Alegia, erdaraz adjektibo konposatua hitz bakarrean modu trinkoan
adierazten bada ere, ez dut uste ezinbestekoa denik euskaraz ere hitz
bakarrean ematea (ahal dela, bai, baina ez ezinbestean).

Hau idatzi du Ana Martin (ana a bildua emun.eus) erabiltzaileak (2023 abe. 27(a),
az. (10:06)):

> Egun on
> Hostozabalerorkor?
>
> Hau idatzi du Rezola Clemente, Martín (martin-rezola a bildua ivap.eus)
> erabiltzaileak (2023 abe. 27(a), az. (09:35)):
>
>> (zuhaitz/baso) *hostoerorkorrra* edo *hostogalkorra* da neguan hostoak
>> galtzen dituena. (*ES: caducifolio)*
>>
>> (zuhaitz/baso) *hostozabala* da…, horixe, hosto zabalak dituena. *(ES:
>> planifolio)*
>>
>>
>>
>> Hostoerorkor guztiak ez dira hostozabalak, eta hostozabal guztiak ez dira
>> hostoerorkorrak.
>>
>>
>>
>> Horregatik sortu dute bi ideiak barnean biltzen dituen terminoa: *ES:
>> (especie/bosque) planicaducifolio.*
>>
>>
>>
>> Nola emango zenukete —nola esaten zaio— euskaraz?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Martin Rezola Clemente
>> Itzultzailea
>> 945017655
>> http://www.ivap.euskadi.eus
>> mailto: *martin-rezola a bildua ivap.eus <martin-rezola a bildua ivap.eus>*
>> Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
> --
>
>
>
>
>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
> Ana Martin Urmeneta
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 





-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231227/3184bd27/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 390167 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231227/3184bd27/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago