[itzul] Mugagabea ala plurala?

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Or, Urt 20, 11:21:42, CET 2023


Egun on:
Mugagabearen alde. Hala dio, esate baterako, EIMAren *Kalko okerrak* lanak,
45. orrian:
«Badabil bestelako iritzirik ere, baina, gure ustez, egokia da mugagabe
absolutua, inesiboaren oinarrizko zentzutik (*non*) *nola *abstraktuago
batera lerratzen denean, eta erabilera hori hobesten dugu, hain zuzen:
• Loreak sortatan batu ohi dira.
• Letra handitan ageri da hori.
• Taldetan banatuko gara hori egiteko.
(...)
Gora San Sebastian.
Patxi

Hau idatzi du Iraia Amundarin Agirrain (iraianaiz a bildua hotmail.com)
erabiltzaileak (2023 urt. 20, or. (11:16)):

> Kaixo denoi:
>
> Zer beharko lukete esaldi hauek, mugagabea ala plurala?
>
> "Arropak kutxatan/kutxetan gorde ditut".
>
> "Datuak serietan/serieetan antolatuta daude".
>
> Eskerrik asko!
>
> Iraia Amundarain Agirre
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230120/3bed98da/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago